Borrar

Gasteizek laguntza emango du munduan egitekoak diren azpiegitura hidraulikoen 6 proiekturako

sergio eguía

Martes, 9 de enero 2018, 22:57

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gobernu Batzarrak Garapenean Laguntzeko diru-laguntzen urteko deialdira aurkeztutako 6 proiekturi laguntzea onetsi du gaur, Mauritania, Peru, Senegal, Niger eta Kolonbiako zenbait komunitate ahuletan edateko uraren eskuragarritasuna erraztu edo hobetzeko xedez.

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta AMVISAk 419.999,43 euroko laguntza emango diete ondoren zehazten diren proiektuei, “Gosearen aurka, ekintza” elkarteak, Manuel Iradier elkarte afrikanistak, Arabako Medicus Mundik, Nazioarteko Elkartasunak, Bakerako Lankidetza Batzarrak eta Kolonbia-Euskadi elkarteak bultzatutakoei, zehazki.

Bestalde, beste urrats bat egin da Gasteizen bus elektriko adimentsua (BEA) ezartzeko. Izan ere, Tokiko Gobernu Batzarrak ontzat eman du Gasteizko Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko hitzarmena, gaur egun Gasteizko linea periferikoan autobus elektrikoaren sistema ezartzea elkarrekin finantzatzeko.

Gorka Urtaran alkateak “hiru erakundeek garraio publikoko sistema eraginkor eta edukiera handiko horren alde egindako apustu irmoa” nabarmendu du. “Hiriko auzo guztiak hobeto konektatzea da gure asmoa, eta mugikortasun iraunkor eta osasungarria sustatzea”.

Gaur Urtaranen gobernuak berretsitako agirian erakunde bakoitzak egingo duen ekarpen ekonomikoa zehazten da; proiektuaren kostua 42.850.000 euro (BEZa barne) izango dela kalkulatu da.

Hitzarmenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak kostuaren % 65 ordainduko du, hau da, 27.852.500 euro. Udalak zein Aldundiak, berriz, aurrekontuaren % 17,5 jarriko dute, hurrenez hurren. Hau da, bakoitzak 7.498.750 euro.

Udalak, bestetik, proiektuaren lehiaketa deitu eta BEA ezartzeko zein zerbitzua ustiatzeko behar diren jarduera guztiak betetzeko konpromisoa hartu du. Eusko Jaurlaritzak laguntza teknikoa emango du lehiaketa-prozesua bideratzeko eta kontratua gauzatzeko, ETS ente publikoaren bidez.

Alkateak duela gutxi jakinarazi zuenez, proiektuan hamahiru ibilgailu berri erostea aurreikusi da. Hiru geltoki-mota izango dira (txikiak, estandarrak eta handiak), aurrez aurreko nasekin, eta bi aldeetako sarbideekin, eta irisgarriagoak izango dira.

Ibilgailuek karga azkarra lau minutuan egin ahal izateko sistema bat baliatuko dute. Mendizorrotzean eta El Boulevard merkataritza gunean kargatuko dira ibilgailuak. Karga mantsoa, berriz, gauez egingo da, kotxetegietan.

Gorka Urtaranek azpimarratu du horrelako proiektuekin “aurrera” goazela “etorkizuneko Gasteizerantzat, alegia, edukiera handiko garraio publiko eraginkor eta ingumenarekiko begirunetsu baten bidez ongi konektatutako hiri bateratz”.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios