https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek Europako Mugikortasunaren Astean parte hartuko du

Gasteizek Europako Mugikortasunaren Astean parte hartuko du
Blanca Castillo

Ekitaldi nagusia irailaren 22an izango da: Nire autorik gabeko Europako Eguna

PAUL PICADO

Gasteizen Europako Mugikortasunaren 19. Astean ere parte hartuko du. Berez, EBk bultzatutako ekimena eta aurten Europako 42 herrialdetako 2.000 hirik baino gehiagok parte hartuko dute. Denen goiburua 'Mix & Move' izango da, hots, konbinatu eta mugitu. Helburuak berdina izaten jarraitzen du, hots, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea eta garraiobide iraunkorragoen alde egitea, hala nola garraio publikoaren eta bizikletaren alde.

Europako Mugikortasunaren Asteaz gain, Araban 10 urte beteko dira Mugikortasun Iraunkorreko eta Eremu Publikoko Plana onartu zenetik. Hori dela eta, datorren irailaren 17an hasiko den aste horretako jardueren gai nagusiak horiek izango dira. Horrela, erakusketa bat egingo da horren inguruan, baina beste hainbat jarduera egingo dira, hala nola irailaren 21eko bizikleta-martxa, uda agurtzeko jarduera ere izango dena.

Datorren asteartean, proba pilotu bat abian jarriko dute udalerriko enpresen mugikortasun iraunkorra sustatzeko. Horrela, AyB Laboratorios lantegiko 7 langile Udalak utzitako bizikleta elektrikoz joango dira lanera. Hurrengo egunean, hots, asteazkenean, ikasleen txanda izango da. Judimendi Ikastetxe Publikoko ikasleek Gymkana berezia egingo dute: garraiobide desberdinak erabiliko dituzte proba batzuk egiteko.

Ostegunean, EHUren lankidetzarekin, 'Why We Cylce' filma emango dute. Hor, aditu talde batek Holandan bizikletan duen kulturari buruz hitz egingo dute. Horren aurretik, bizikletak berrikuzteko eta doitzeko lantegi bat ere egingo da.

Ostiralean, gaueko martxa egingo da bizikletaz uda agurtzeko. 20.00etan abiatuko da Floridako kioskotik, eta Tornay medikuaren kalean amaituko da. Izen-ematea doan izango da eta udalaren web-orrian bertan edo herritarren arretarako bulegoetan egin daiteke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos