Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao

Gasteizek bat egingo du ikuskizunen 'Platea' estatu-programarekin

Horrez gain, Tokiko Gobernu Batzarrak Euskararen Etxean kultur jardueren programazioa egiteko kontratazio-dosierra onetsi du

iera agote

Domingo, 17 de diciembre 2017, 23:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak onetsi du gaur Gasteizek bat egitea Arte eszenikoen ikuskizunak toki erakundeen guneetan eskaintzeko estatuko “Platea” programarekin.

Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalak (INAEM) Platea programa diseinatu eta jarri du abian –Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioarekin batera–, arte eszenikoen ikuskizunak toki erakundeen guneetan eskaintzeko estatuko programa, zeinaren xedea den udalerriek arte eszenikoen konpainien programazio bateratua egitea, alde bien arriskuak murriztuaz beren kultura-programazioak berrindartu eta aberasteko.

Udalari egoki iruditu zaio programa horri atxikitzea, hartara aberasteko berez ere oparoa duen arte eszenikoen programazioa Plateak proposatuko duen ekarpen ekonomikoari esker, eta asmo horrekin antzerki, dantza eta familientzako ikuskizunen programazio-proiektu bat aurkeztuko du urtarrilaren amaieran.

Horrez gain, Tokiko Gobernu Batzarrak Oihaneder Euskararen Etxean kultur jardueren programazioa egiteko kontratazio-dosierra onetsi du, 210.000 euroan, eta urtebeteko eperako.

Bestalde, Isabel Martinez zinegotziak gidatzen duen Partaidetza eta Gizarte Etxeen Sailak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak Salburuko gizarte etxerako rokodromoa hornitu eta instalatzeko kontratazio dosierra onetsi du gaur, 150.000 euroan.

“Rokodromoa instalatuta, gobernuak auzoak behar zuen konpromisoa betetzen du, eta auzokoek gizarte etxean eskalada kirolean jarduteko aukera izango dute” esan du Martínezek. Haren esanetan, albiste “oso ona” da, “auzoak ekipamendu hori eskatzen baitzuen; izan ere, hasierako proiektuan jasota egon arren aurreko gobernuak ukatu egin zien”.

“Kontuan izan behar da aurreko udal gobernuak gabezia ugari zituela entregatu zuela Salburuko gizarte etxea, lanak presaka egin zirelako eta beheranzko esleipenen bidez; horrek gerora ezin konta ahaleko adabaki jarri behar izatea ekarri du, eta gobernu hau arrakastaz ari da konpontzen, eta rokodromoaren instalazioa beste urrats bat da bide horretan”, erantsi du Martínezek.

Azpimarratu behar da da rokodroamorentzako bideratutako aurrekontu-partida 50.000 eurotan hazi dela onetsitako aurrekontuan aurreikusi zenaren aldean; hazkuntza hori rokodromoa inauguratuko den 2018 urte bererako konpromiso-kreditu baten bidez egin da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios