https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek dosierrak izapidetzeko aplikazioak software librera aldatzeko migrazioa burutu du

SERGIO EGUÍA

Udalak bere sistema informatikoetan kode irekiaren erabilera sustatzen jarraitzen du, Udal Administrazioaren Sailak agintaldi honetarako ezarritako ildo estrategikoetako bat baita. Dosierren sistema software librera migratzea izan da azken urratsa bide horretan.

Duela zenbait hamarkadatatik, udal langileek dosierrak tramitatzeko erabiltzen dituzten ordenagailuek (2.000tik gora) Microsoft Office baliatzen zuten dokumentuak sortzeko.

Kode irekian garatutako tramitazio elektronikorako plataforma eskuratu ondoren, Udalak aplikazio guztien migrazioari ekin zion, eta gaur egun udal ekipoak Microsoft Office-z eta LibreOffice-z hornituta daude, eta migrazio burutu delarik, aplikazioek LibreOffice baino ez dute erabiltzen.

“Gainera, jarduera-ildo horri jarraituz eta herritar taldeen eskaerak aintzat izanik, neurriak hartu ditugu herritarrei zerbitzu ematen dieten ekipoetan ere software librea jartzeko, mediateka, liburutegi, infoteka eta abarretan. Dagoeneko hasiak gara Montehermosoko mediatekako ekipamendua berritzen”, azaldu du Udal Administrazioaren zinegotzi Carlos Zapaterok.

Gasteizko Udalaren webgunea ere “irekiagoa” da duela bi astetik, Google Search bilaketa tresnak eskainitako funtzionalitateak kode irekiko soluzio batera migratu baitira.

Zapaterok esan duenaren arabera, “sektore publikotik konfiantza osoa dugu software librean, hainbat abantaila baititu: kostu finkoen aurrezpena, produktuen gaineko kontrola, eta garatu eta mantentzeko tokiko enpresak kontuan hartu ahal izatea”.

Administrazioek software librearen alde egindako hautua geldiezina da. Esate baterako, duela gutxi jakin da Bartzelona aztertzen ari dela bere ofimatika LibreOffice-ra edo posta elektronikoko zerbitzuak Open-Xchange-ra aldatzea; Gasteizko Udalak duela hamar urte ezarri zuen posta elektronikoa eta agenda korporatiboa kudeatzeko balio duen software libreko tresna hori.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos