https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek boluntarioentzako kontsumo arduratsuari buruzko prestakuntza programa bati lagunduko dio

25.000 euro emango dizkio Setem-Hego Haizea elkartearen kontsumo arduratsu eta eraldatzailetarako eskolari

SERGIO EGUÍA

Setem-Hego Haizea GGKEarekiko lankidetza-hitzarmena izenpetzea onetsi du gaur udal gobernuak, 2017-2018 ikasturtean garapenean laguntzeko boluntarioak prestatzeko programa —”kontsumo arduratsu eta eraldatzailetarako eskola” izenekoa— egiteko.

Setemek 2017-2018 ikasturterako egin duen proposamenak hainbat alorretako (finantza, ekonomia, ingurumen, zaintza, etab.) bidegabekeria eta krisi globalarekiko kontzientzia kritikoa sustatuko du, baita irabazteko asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundeetan nahiz gizarte ekimen eraldatzaileetan konpromiso sozial aktiboa izatea ere.

Hainbat prestakuntza-ekintza egingo dira: hitzaldiak, solasaldiak, lantegiak, zine-foroak, ikastaroak… Elkartasunerako auzolandegien programa ere garatuko da: asteburu batez, bizikidetza eta prestakuntza uztartuko dira, eta horren barruan, prestakuntza bilerak, garapenerako lankidetzako proiektuen barruko esperientziak, eta esperientzia osoa ebaluatu eta ondorioak ateratzeko topaketak egingo dira. Prestakuntzan parte hartzen duten pertsonetako batzuek GGKE horrek zenbait herrialdetan garatzen dituen lankidetza-proiektuetan jarduteko aukera izaten dute, elkartasunerako auzolandegien bitartez; joan-etorrietarako eta egonaldirako kostuak haien kabuz ordaindu behar dituzte osorik. Ondoren, GGKE baten barruan esku hartzeko hainbat aukera eskaintzen zaizkie.

Udalak 25.000 euro emango ditu Setem Hego Haizearekiko urteko hitzarmenerako.

Bestetik, Euskara Zerbitzuak aisialdiko begiraleak eta zuzendariak izateko ikastaroak antolatu eta emateko egindako laguntzetarako deialdiaren ebazpena onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, eta aisialdirako Bizkaiko Urtxintxa Eskolari 1.800 euroko diru-laguntza emango dio.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos