https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek aitorpena egin die gazteekin modu egokian lan egiten duten enpresei

Ludoland, Haziak23, Ikaslan Araba, On4u Global Services, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera, Kulturbide eta Sidenorrek jasoko dute aitorpena

SERGIO EGUÍA

Udalak aitorpena egingo die zenbait agente ekonomiko eta soziali, gazteen enpleguaren alorreko jardunbide egokiengatik. Ludoland, Haziak23, Ikaslan Araba, On4u Global Services, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera, Kulturbide eta Sidenorrek jaso dute aitorpena, Zabalganeko gizarte etxeko ekitaldi-aretoan.

Gazteria Zerbitzuak eta Enplegua eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak sustatu dituzte aitorpen horiek, Udalaren Gazte Planaren barruan, jakitun baitira zein garrantzitsua den gazte ororentzat enplegua lortzea eta horrek dituen ezaugarriak, bizitza-proiektua garatzeari begira. “Entitate eta pertsona batzuk gauzak ondo egiten ari direla erakustea da helburua, egokia baita hori ezagutarazi eta beste agente batzuengana helaraztea”, azaldu du Gazteriako zinegotzi Iñaki Prusillak.

Ludoland: Gasteizko gazte askok beren lehen lanpostua dute han aisialdiko arloan monitore bezala. Goraipatu behar da bere parte hartze aktiboa Arabako aisialdiko lehenengo hitzarmena lortzeko eta daukan kezka baloreetan etengabeko prestakuntza (berdintasuna, ingurumena, aniztasuna eta hizkuntza trataera besteak beste).

Bigarren esperientzia da Hazia 23. proiektu honen lidergoa Udalaren Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Sailak dauka. Berak sortu zuen eta finantziatzen du Vital Kutxa Fundazioaren laguntzarekin. Proiektua gauzatzen dute elkarlanean Adsis Fundazioa, Egibide eta Arabako Elizbarrutiko Caritas, bakoitzak ekintza ezberdinak egiten proiektuaren barruan.

18 eta 23 urte bitarteko gazteentzat zuzentzen da proiektu hau. Adinagatik edo beste ezaugarriengatik ezin dira Lanbide Hezkuntza orokorrera heldu eta lanerako kualifikazioaren ezak zailtasun asko jartzen die lan munduan sartzeko. Orain bigarren edizioan dago eta aurreko edizioan, 14 gazte (28 parte hartu zuten) praktikak egin zituzten enpresetan kontratatu izan dira.

Ikaslan Arabak egiten duen lana ere aitortzen da. Ikaslan Arabako lanbide heziketako ea zentro publiko guztien taldea dela esan dezakegu. Bere elkarlana beste eragileekin, Lanbide Heziketa beste zentroekin eta Unibertsitateekin goraipatu ahal da eta momentu honetan bere zentroetan dituzten lan poltsak aitortzen da (Mendizabala, Zaraobe, Ciudad Jardín, Eraiken eta Laudioalde).

Hiru gasteiztarren iniziatibaz, 2009an sortu zen On4u Global Services, merkataritza elektronikoa sortu zen momentuan eta enpresek bere salmentak on line planteatzen zirenean. Bere arrakastaren gakoa pertsona ondo prestatuak eta kalitatezko zerbitzua. Mentoring programa bat daukate gazteentzat zuzendua (praktiketan kontratuak).

Aitortu den beste eragile bat da Arabako merkataritza Ganbera. Oso garrantzi handia dauka bere barnean lurraldeko enpresariak biltzen direla, gazteak kontratatzen dituztenak. Bere programen artean nazioarteko programak enplegagarritasuna hobetzeko… eta programa bereziak PICE bezala.

Aisialdiko arloan dagoen beste proposamena de Kulturbide enpresa. Orain 10 urte bete dituen enpresa gazte honek Plan berezi bat dauka pertsonak kudeatzeko, talentuaren aldeko apustua, sarean egiten duen lana eta prestakuntza, bai barnekoa, bai kanpokoa bertan lan egiten duten gazteentzat.

Sidenor: enplegua lortzeko zailtasunak zituzten gazte askori lehen lan esperientzia izateko aukera eman die.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos