https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gasteizek 280.000 euro lortu ditu hiri-mugikortasun iraunkorreko proiektu berritzaileak garatzeko

SERGIO EGUÍA

Gasteizek hiri-mugikortasun iraunkorreko bi programa berritzaile europarretan hartuko du parte, eta 280.000 euroko diru-laguntza jasoko du hori dela eta. 'Horizontea 2020' programan hautatutako bi proposamen dira. Proiektuak irailean abiaraziko dira, eta hiru urtez garatuko.

Park4SUMP eta CityChangerCargoBike izeneko proiektuen bidez, hobekuntzak proposatu eta frogatuko dira aparkalekuen alorrean eta zama-bizikleten erabileraren sustapenean. Gainera, mugikortasunaren alorreko europar adituek aholkularitza emango dute, eta partzuergoetako kide diren hirietan azterlanak eta proiektu pilotuak finantzatuko dira.

Orotara, IGIk 280.000 euro jasoko ditu europar funtsetatik, bi proiektuetan erdibanatuta. Guztira 34 hiri baliatuko dira europar laguntza horietaz, eta nabarmentzekoa da Gasteiz dela bi partzuergoetan parte hartzen duen hiri bakarra. Park4SUMP partzuergoan, besteak beste, Rotterdam, Friburgo, Krakovia eta Trondheim hiriek hartzen dute parte. CityChangerCargoBike izenekoan, berriz, Donostia, Cambridge, Utrecht eta Kopenhagerekin partekatuko ditu esperientziak eta ezagutzak, besteren artean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos