Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao

Gasteizek kontzertu solidario bat antolatu du streaming bidez, Donostia, Bilbo, eta San Pedro Pinula-ko eskolarekin batera

sergio eguía

Martes, 21 de noviembre 2017

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Luis Aranburu Musika Eskolak Mujeres empoderadas – Melodías Solidarias kontzertua aurkeztu du gaur, streaming bidez egingo dena, Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Guatemalako San Pedro Pinulako udal-eskoletatik. Kontzertua azaroaren 27an izango da, 19:00etan (penintsulako ordutegia), eta bi faktorek sustatu dute: batetik Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak Guatemalan garatzen duen lanak, eta bestetik Luis Aranburu Musika Eskolaren 'Mugarik Gabeko Musikariak' elkartearen arteko hitzarmenak.

Gaur izan da kontzertuaren aurkezpena, streaming bidez baita, eta ekitaldian parte hartu dute, Gasteiztik, Estibaliz Cantok (zinegotzi eta Luis Aranburu Musika Eskolaren lehendakaria), Jesús María Alegríak ('Mugarik Gabeko Musikariak' elkarteko lehendakaria), eta Guatemalatik, José Manuel Méndez (San Pedro Pinulako alkatea), eta Maurice Geert Vanheusden ('El Recuerdo' Kooperatibako gerentea).

Cantok azpimarratuenez, 'Mugarik Gabeko Musikariak' elkartearekiko hitzarmena «ditugunen arteko interesgarrienetakoa da, ahalbidetu duelako gure eskola izatea garapenean laguntzeko proiektuak gauzatzen dituen lehena, esaterako instrumentuen lehen bankua, zeinaren bitartez balak musikarekin ordeztu. Oraingoan, berriz, streaming bidezko kontzertu bat eskainiko digu, zeinaren bitartez aberastuko garen lau eskola partaideak, halako moldean non soinua ipini ahalko diogun Gasteizko elkartasunari esker Guatemalan garatzen ari den lanari».

Gasteizko Udalak 280.000 euro inbertitzen du –Jaione Agirrek zuzentzen duen Garapenean Laguntzeko Zerbitzua bitarte– genero-berdintasuna aintzat hartuta nerabeen autonomia sustatzeko proiektu batean, emakumeen aurkako indarkeriari aurre hartzeko udal-sare bat sortzeko asmoz, bai eta nerabeen artean errespetuzko eta indarkeriarik gabeko giro bat sortzeko. 360 nerabek hartzen du parte proiektuan, 11.000 baino gehiagoren gainean onerako eragitekoaz ere.

Kontzertu hau proiektu horren eta 'Mugarik Gabeko Musikariak' elkarteak Gasteizko Musika eskolarekin duen hitzarmenaren emaitza da, eta musikaz jantziko du proiektua bera. Ideiak liluratu egin zituen Donostiko eta Bilboko musika eskolak, zeinek bat egin nahi izan duten. Hartara, hiru euskal eskolen arteko (eta Guatemalakoaren) historian seguru asko streaming bidez jarraitu ahalko den lehen kontzertua egingo da.

Instrumentuen bankua

Gainera, abenduaren lehena arte irekita izango da Gasteizko instrumentuen bankua. Dagoeneko ia 30 instrumentu desberdin eta tamaina guztietakoak jaso izan dira dohaintzan, gatazka zibil betean bizi den Siriako musika eskoletara bidaltzeko.

Ildo horretatik, eta 'Mugarik Gabeko Musikariak' elkarteak Gasteizko Musika eskolarekin duen hitzarmenari esker, proiektu horrekin bat egin dute Donostia, Bilbo eta Iruñeko udalak, bakoitzak bere bankua sortuko dutelarik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios