https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Garestik Gasteizera, apirilaren 4tik 14ra egingo da Korrika

21. Korrikaren bideo promozionala.

'Klika' lelopean, euskararen aldeko hautua egindakoen omenez antolatu dute euskararen aldeko ekimena. Zehazki, Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduan ekarri zuen aldaketagatik

AMALIA IBARGUTXI

Apirilaren 4tik 14ra egingo da Korrika, Gares abiapuntu eta Gasteiz helmuga hartuta. Euskal Herri osoan barrena eramango dute euskararen aldeko lasterketa, 'Klika' lelopean. Euskararen aldeko hautua egin eta «euskararen aroarekin bat egiteko deian» parte hartuko dutenen omenez. Hain zuzen ere, Txillardegi omenduko dute edizio honetan, kulturan, euskalgintzan eta pentsamenduan ekarri zuen aldaketa, hain zuzen.

Asier Amondo Korrikaren arduradunak emandako azalpenen arabera, «klika egitea aukera bat hartzea da, euskararen aukera hartzea», eta mezua erabat lotuta dago, beraz, Euskaraldiarekin eta hizkuntza ohituren aldaketarekin. «Konpromisoak hartzeko garaia» dela nabarmendu du Amondok.

Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' zenak ere, bere garaian 'klika' egin zuela azaldu dute, eta horrela bultzatu zuela «jarrera aldaketa kulturan, euskalgintzan, pentsamenduan, politikan... Horrexegatik eta Txillardegik euskara batuaren sorreran izan zuen funtsezko paperagatik» erabaki dute AEK-k eta Korrikak Txillardegi omentzea.

Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu du AEK-k Korrikaren 21. edizioa. Agerraldian azaldu dutenez, Gasteizen bertan jakingo da Korrikaren lekuko barruan eramango duten mezuaren egilea. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiaren esanetan, «hasierako helburu bikoitzari eusten dio» euskararen aldeko ekimenak: «babes ekonomikoa lortzea eta euskararen aldekotasuna sustatzea». Ildo horretan, euskaltegiei bideratzen zaizkien baliabideak oraindik «ez nahikoak» direla ere gogorarazi du Mugikak, «aurrerapausoak eman direla» aitortu badu ere.

Hiztunen aktibazioaz ere mintzatu da Mugika, helduengan jarriz arreta. «Ezinbestekoa da helduen espazioek euskaraz funtzionatzea», eta horretarako, erritmoak azkartzea eta aliantza estrategikoak egitea giltzarriak direla adierazi du. AEKren helburua euskaraz bizitzea izanik, «erronka globaltzat» hartzen omen dute, eta horretan ari omen dira hasi berri den ikasturtean.

Horretarako, «zinez sinesten dugu euskaltegietan, mintzapraktika egitasmoetan, euskararen planetako langileen artean, milaka eta milaka ahobizi eta belarriprest aterako direla», Euskaraldia ariketa soziala ere gogoan.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos