Borrar
Ane Labaka, eszenatokian.

Ganbila antzerki bildumako bi ale berri kaleratu ditu Susa etxeak

'Erradikalak' eta 'Soka' dira lan berriak, Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek idatzitakoa lehena eta Mikel Gurreak bestea

Ander Retolaza

Asteazkena, 8 ekaina 2022, 12:58

Comenta

Gaurko iragarri zuen Susa etxeak Ganbila antzerki bildumako bi liburu berri aurkeztuko zituela: Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek idatzitako 'Erradikalak' eta Mikel Gurrearen 'Soka'. Donostiako Tobacco Days liburu-dendan izan da aurkezpena, goizeko 11.00ean. Hiru autoreekin batera Oier Guillan bildumaren editorea ere izan da bertan.

Bertsolaria eta bakarrizketalaria dira Ane Labaka Mayoz eta Beatriz Egizabal autoreak, plazaz plaza ibili direnak 2017tik 'Erradikalak gara' eta 'Erradikalak ginen' antzerkiekin. Lanak abiapuntu du neska gazte promesa ororen etiketa, zelan sexualitateak zein gorputzaren aldaketak generoaren arteko desparekotasunak sortzen dituen. Intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz zein antzeko beste hainbat gaiez ari dira ikuskizunean artistak, betiere umoreaz baliatuz. Kantak, bertsoak zein bakarrizketak oinarri, ikuskizun osatua eratu dute, eta feministen kontraesanak ere agerian jartzea dute xede.

Emanaldi horietako gidoiak bilduta sortu dute 'Erradikalak' liburua, egileek obrari buruz idatzitako testu batekin eta Jule Goikoetxea Mentxakaren hitzaurrearekin batera. Generoa bera sailkatzeko konplexua da hala ere, bertsolaritzatik eta 'clown' mundutik eraikitako narrazioa baita, azken hau norbanakoaren buruari barre egitean datzan generoa izanik.

Soka, eskola jazarpenaren aurka

'Soka' liburuan, bestalde, kezka batetik abiatu zen hura idazteko prozesua. Eskola jazarpenaren gaia ekartzen du mahai gainera antzerki gisako lan honek, jendartean tabua izaten den eta samin ikaragarria eragiten duen gaia dena. Mikel Gurrea egileak lanaren hasieratik argi adieraziko dio irakurleari berak ez dituela pertsonaiak epaituko bada, batez ere, irakurleez hitz egiten baitu obra honek.

Izatez, Gurrea zinemagilea denez, idatziak darabilen idazkera zinematografikoa da oso. Tanttaka Teatroak eszenaratu zuen obra, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean eta Iñaki Rikarte aktore zela. 'Soka' lanaren gidoia jasotzen du liburuak, Bernués eta Rikarteren testu banarekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ganbila antzerki bildumako bi ale berri kaleratu ditu Susa etxeak

Ganbila antzerki bildumako bi ale berri kaleratu ditu Susa etxeak