https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'The big game' lana, gaur, Azkuna Zentroan

'The big game' lana ilustratzeko argazkia./
'The big game' lana ilustratzeko argazkia.

Olatz de Andrés dantzari eta koreagrafaren pieza estrenatuko dute arratsaldean

EL CORREO

Olatz de Andrés dantzari eta koreografaren 'The Big Game' pieza estreinatuko du gaur Azkuna Zentroak, arratsaldeko 20:00etan, eta antolatzaileek azpimarratu dutenez, 2016an Amphitryon programaren laguntza jaso zuen 'The Endgame' piezarekin hasitako bilaketaren jarraipena da lan hau.

'The Big Game' piezak xake bizidun koreografiko baten bertsio aske eta lekualdatu bat proposatzen du. Eszenako 32 interpretatzaileak jokoko piezetan daude eta espazioaren inguruan mugituko dira errepresentazioaren errepresentazioa sortuz. Obraren oinarrian, koreografia espaziala dago, gorputz asko bizi dira batera, eta mugitzen den sistema kolektibo bat eratzen dute, izan litezkeen mila mugimendu eta bat gehiago orkestratuz. Dantzertiko (Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Eskolako) ikasle-talde batek Olatz de Andresen sorkuntza hau eszenara eramango dute.

Pieza hau Azkuna Zentroko Auditoriumean ikusgai egongo da. Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da, 8 eurokoa AZ txartelarekin.

Garapen koreografikorako egitura

Dantzari eta koreografo bezala egindako ibilbidearen ondoren, Olatz de Andrések Lŏkke konpainia sortu zuen, garapen koreografikorako egitura bat. Lŏkke leku imaginario bat da, posibleak bizi diren toki bat. Bere proposamen artistikoetako bilaketa ez eguneroko koreografikoak sortzean ardazten da, gelditasuna mugimenduarekin erlazionatzean eta indibidualaren eta kolektiboaren artean dagoen tentsioarekin jolastean.

Bere sorkuntza batzuk: 'The Big Game' (2019), 'Eu Sou Passageiro' (2018), 'The Endgame' (2016), 'The Game' (2015), 'Bardo' (2015), 'Esfera' (2015), 'El Cielo Ahora' (2014), 'Privolva Landing' (2013), 'Privolva' (2011), 'dA CAPO' (2009), 'Yo soy una cosa que dura' (2007). Lan hauek Euskal Herrian, Espainian, Frantzian Ingalaterran, Alemanian eta Italian aurkeztu dira.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos