Borrar
Aurtengo edizioan proiektatuko diren filmak hautatu ahal izango dituzte herritarrek botoen bidez. GALDAKAO.EUS

Galdakaon uztaileko ostegunetan zinea aire librean gozatzeko aukera izango dute herritarrek

Aurreko bi udetan bezalaxe, galdakoztarrek filmak aire librean ikusi ahal izango dituzte Urreta eskolako patioan, euskaraz nahiz gaztelaniaz

UNAI SARRIUGARTE

Osteguna, 9 ekaina 2022, 20:12

Comenta

Galdakaon uztaileko ostegunetan zinea aire librean gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Izan ere, aurreko bi udetan bezalaxe, galdakoztarrek filmak aire librean ikusi ahal izango dituzte Urreta eskolako patioan, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Gainera, aurtengo edizioan proiektatuko diren filmak hautatu ahal izango dituzte herritarrek botoen bidez.

Hala, nahi duen edonork, Zinemakalean estekan emandako zerrendaren artean hautatu ahal izango du. Aipatu bezala, emanaldiok ostegunetan izango dira (uztailak 7, 14, 21, 28) eta egun bakoitzean bi proiekzio egingo dira, bata 18.00etan, haurrei zuzenduta, eta bestea 20.00etan, familia osoari edota nagusiagoei bideratutakoa izango dena, hain zuzen ere.

Film guztiak bi bozketa multzotan sailkatuko dira: batetik, 'proposamenak, familia zinema' eta, bestetik, 'proposamenak, haurrentzako zinema'. Multzo bakoitzean gutxienez pelikula bat babestu ahal izango dute parte-hartzaileek, eta gehienez ere, 4.

Etxeko txikienei bideratutako ekoizpenei dagokionez, babes gehien lortu dituzten euskarazko bi filmak hautatuko dira, eta hortik aurrera babes gehien lortu dituzten beste bi filmak aukeratuko dira; eta berdin gertatuko da familiarentzako lanen kasuan.

Familientzako nahiz helduentzako proposamenen artean guztira 47 ikus-entzunezko daude, euskarazko nahiz gaztelaniazko filmak tartekatzen direlarik, hala nola, 'El buen patrón', 'La tragedia de Macbeth', 'Aita Mari', 'Nomaland', 'Aita Mari', 'Bolante baten historia', 'Apaiz kartzela', 'Dardara, Berri Txarrak', 'Ane' edota 'Non dago Mikel'.

Haurrentzat, aldiz, 60 proposamen daude, euskaraz eta gaztelaniaz. Horien artean honako hauek nabarmendu daitezke: 'Bebe jefazo: negocios de familia', 'Los mitchel contra las máquinas', 'Printze txikia', 'Ardiak eta otxoa', 'Luca', 'Pokemon, Pikachu detektibea', 'Maya erlea: ezti jokoak', edota 'Ilargirantz'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Galdakaon uztaileko ostegunetan zinea aire librean gozatzeko aukera izango dute herritarrek

Galdakaon uztaileko ostegunetan zinea aire librean gozatzeko aukera izango dute herritarrek