https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Galdakaoko anezka zerbitzuak geltoki berria izango du Boluetan

Galdakaoko anezka zerbitzuak geltoki berria izango du Boluetan

Zerbitzuaren geraleku berria metro geltokiaren aldemenean egongo da

UNAI SARRIUGARTE

Galdakaoko anezka zerbitzuak geltoki berria izango du Boluetan datorren astelehenetik aurrera. Geraleku berria Boluetako metro geltokiaren aldemenean egongo da kokatuta. Izan ere, Mirafloseko etorbideko bi nasen egokitze lanak azken asteotan amaitu dituzte. Geralekuetako bat Miraflores etorbideko 28. zenbakian ahalbidetuko da eta, bestea, berriz, kontrako norabidean.

Galdakao - Bolueta Metroa lineako geraleku berriak 35 metro inguru izango ditu. Geraleku berriak autobus linea batek baino gehiagok erabiliko du. Batetik, anezka zerbitzuak bere ibilbideko terminal gisa erabiliko du, eta, bestetik, Bizkaibus autobus zerbitzuko hiru lineak erabiliko dute euren ibilbidearen tarteko geraleku gisa. Hiru lineak hauexek izango dira: A2610 Galdakao-Basauri-UPV/EHU;A3622 Bilbo-Basauri-Zaratamo;A3613 Bilbo-Ugao Miraballes .

Lanzaderaren geraleku berriak abantaila asko aurkezten ditu. Zonalde berria errazago ikusten da, argi gehiago aurkezten du eta erabat irisgarria da, familiek gurpil-kotxeak forma eroso batean erabil ditzaten. Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak Bolueta auzunean egindako hirigintza lanei esker, lehen industriagune esparrua zena etxebizitza auzune batean bilakatu dute. Bestalde, pertsona eta ibilgailuen zirkulazioa bermatu da, eta, horri esker, Bizkaibus erabiltzen duten pertsonak seguruago ibiliko dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak ahalbidetutako esparru berri honekin azken urteotan Bizkaiko garraio publikoak izan duen arazo korapilatsuenetariko bat konponduko delakoan daude. Irtenbide hau Bilboko Udaleko Eraikuntza, Zerbitzu, Zirkulazio, Garraio eta Ingurumen Sailak bermatu du.

Bestalde, Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzua betiko baldintza berdinetan eskainiko dela ziurtatu du. Hau da, azken urteotako maiztasun, doakotasun eta ibilbide berdinekin.