https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gala Knorr artista gasteiztarraren 'The Selfish Meme' obra New Yorken egongo da erakusgai

Gala Knorr arrtista./EL CORREO
Gala Knorr arrtista. / EL CORREO

Knorren lana Pablos Birthday galerian ikusi ahal izango da uztailaren 10etik aurrera

UNAI SARRIUGARTE

Gala Knorr artista arabarraren 'The Selfish Meme' obra New Yorken egongo da erakusgai. Knorren lana Pablos Birthday galerian ikusi ahal izango da uztailaren 10etik aurrera. Erakusketaren obrak praktika kulturaletik abiatutako nartzizismoa du hizpide. Izan ere, teknologia berrien kontsumitzaile garenetik hauek gure bizitza kontrolatzea lortu dute.

Pasa den urtean Knorrek Gasteizko Zas esparru kulturalean bere ibilbidean egin izan dituen proiektuen inguruko erakusketa bat egin zuen. Hori izan da hiri honetan egin duen azken agerpena. Izan ere, artista gasteiztarra oso ezaguna bihurtu da nazioarte mailan, eta, hori dela bide, datorren urtean Gala Knorren obra Londresen ere egongo da erakusgai.

Duela hilabete eskas bat Knorrek Basauriko Otaola Beka irabazi zuen. Irailetik aurrera artista gasteiztarrak lau hilabete emango ditu Pariseko Cité Internationales del Arts-en bere proiektua garatzen. Egonaldian Knorrek medio plastikoak eta ikus-entzunezkoak landuko ditu. Lau hilabeteko egonaldiaz gaindi, etxebizitza eta ikasketa-gastuak ordainduta izango ditu. Gainera, artistak 3.600 euro jasoko ditu bere gastu ezberdinetarako.

Margolanak, argazkilaritza, bideoa...

Gala Knorr hainbat esparrutan lanean diharduen artista da. Margolanak, argazkilaritza eta bideoa landu izan ditu gehienbat. Arte Ederretan lizentziaduna da Pariseko New Schoolen, eta Arte Ederretan MA bat lortu izan zuen Londreseko Arte Unibertsitatean.

Bere ibilbidean hainbat egonaldi artistiko burutu izan ditu Espainiar estatuan eta nazioarte mailan. Hala nola, 'Cite Internationale des Arts' (Paris, 2015), 'La Térmica Centro de Cultura Contemporánea' (Malaga, 2016), 'Bilbaoarte Fundazioa' (Bilbo, 2016-17), The Solomon R. Guggenheim Museum (New York, 2017) edota 'Visiting Artist 2018-2019 del Centre for Postcolonial Studies de Goldsmiths University' (Londres, 2018-19).

Bestalde, hainbat beka eta nazioarteko garaikur irabazi izan ditu gasteiztarrak. Londreseko Mall Galerietako 'The Columbia Threadneedle Prize' garaikurra jaso zuen 2014. urtean eta 2017. urtean Bartzelonako 'Premi Miquel Casablancas en Sant Andreu Contemporani' sariaren finalista izan zen.