https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gaixotasun arraroak dituzten umeen aldeko jaia izango da gaur Urdaibain

Gaixotasun arraroak dituzten umeen aldeko jaia izango da gaur Urdaibain
Ekoetxea Urdaibai

EL CORREO

Gaixotasun arraroak dituzten haurren alde jokatzea da helburua, eta, horretarako, Ekoetxea Urdaibai zentroak eta Eutsi Gogor elkarteak 'Aniztasunean berdinak. Eutsi Gogor, Denok Batera' izenburuko ongintzazko festa antolatuko dute gaur larunbatean, Busturiko Madariaga Dorretxean dagoen zentroan.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jaiaren helburuak hainbat dira. Alde batetik, Eutsi Gogor elkartea zertan datzan eta gaixotasun arraroak zer diren informatu, gaixotasunok pairatzen dituzten ume eta familien egunerokotasuna azaleratu, arazoen aurrean kontzientziazioa sortu eta gizarte gisa nola jokatu eta lagundu daitekeen erakutsi nahi da.

Bestalde, Eutsi Gogor elkarteari laguntzea, eta bere lana jarraitu ahal izateko eta bide berriak zabaltzeko aukera izateko beharrezko finantziazioa lortzeko lankidetza eskaintzea. Azkenik, erakutsi nahi da laguntzak, lanak eta lankidetzak inguruaren eta gizartearen iraunkortasuna posible egiten dutela.

Jardunaldiaren leloa 'Aniztasunean berdinak. Eutsi Gogor, Denok Batera' da, «aniztasuna aberasgarria dela goraipatuz, guztiok berdinak garela azpimarratzea baita festaren erronka nagusia». «Izan ere, guztiok bait dugu egunerokotasunean aske eta duintasunez bizi ahal izateko eskubidea», adierazi dute.

Egun osoan zehar ekintzen eskaintza zabala antolatu da, gehienak doan, goizean goizetik hasita: aurkezpenak, haur ikuskizunak, gastronomia, musika, lantegiak, dantza, zozketak eta txokolatada. Ekintza batzuetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretiz izena ematea 946 870 402 telefono zenbakian edota Info.urdaibai@ekoetxea.eus helbide elektronikoan.

Temas

Euskera