Borrar
El debate electoral de EL CORREO con los candidatos, en directo a las 11.00 horas
Netflix plataformak 'Gagarin, Espazioan Lehenengoa' filma eskainiko du.
Gagarin

Gagarin

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Lunes, 27 de mayo 2019, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Yuri Gagarin. Sobietarra. Munduko lehenengo astronauta ospetsua. Gure planetatik at atera zen lehendabiziko gizakia, 1961. urtean, 27 urte baino ez zituela. Haren biografiari ez zaio ezer falta oscar andana bat eskuratzen duen pelikula horietako bat osatzeko, baina orain dela gutxi arte, dokumentalak izan ezik, ez da berari buruzko filmik izan.

Orain, ordea, espaziora egindako lehenengo hegaldia kontatzen duen pelikula errusiar bat dago aukeran Netflixen: Pável Parjomenkoren 'Gagarin, Pervi v Kosmose' -Gagarin, Espazioan Lehenengoa-, 2013. urtekoa.

Sorterriak eta izenburuak kontrakoa pentsatzera eraman ahal duen arren, ez da hau propagandarako zinta bat. 'Trotsky' eta beste hainbat telesailetan nabaria den legez, iragana kritikoki berrikusteko garaiak heldu omen dira errusiarrentzat ere.

Errusiar armadako 3.500 pilotu boluntarioren artetik, hamar kideko talde bat geratu zen, eta proba izugarri gogorrak gainditu ostean, bi aukeratu zituzten espaziora joateko: Yuri Gagarin eta German Titov; horietako bat Vostok 1 espazio-ontzian sartuko zen eta bestea ordezkoa izango zen. Azkenean, arrazoi politikoak nagusitu omen ziren aukeraketan: Yuriren jatorria xumeagoa zen eta Sobietar Batasunak, gerra hotza puri-purian zegoenean, munduari proletarioen aberria zela esan nahi zion, edonork helbururik altuenak eskura zitzakeen lurraldea, jatorri apalekoa izan arren. Bi urte geroago halako zerbait egin zuten Valentina Tereskova espaziora bidalita, Sobietar Batasunean emakumeak altuenera heltzeko gai zirela erakutsi nahian.

1961eko apirilaren 12an Gagarin espazioratu zuten, eta grabitate eza sentitzeaz gain Lurra espaziotik ikusi zuen lehen gizaki bilakatu zen. Beraren hegaldi horrek 108 minutu iraun zuen eta Lurrari bira bat eman zion 27.000 km orduko abiaduran.

Yuriren aukeraketa guztiz egokia suertatu zen. Ausarta eta gogorra izateaz gain, oso gizaseme karismatikoa baitzen bera. Egitandia bukatu ostean, herrialdez herrialde eraman zuten, garaiko zenbait buruzagiren eskutik sari ugari jasotzeko. Irribarreaz eta sinpatiaz mundu osoko maitasuna eskuratu zuen eta edonora joanda ere, milaka lagun zeuden zain, heroia txalotzeko prest.

Film honek misioa bera hartzen du oinarri eta kritiko samar agertzen da garaiko agintariekin. Argi dago misioaren helburua sobietarren nagusitasuna erakustea zela, gehienbat. Arduradunek gizaki bat bidali zuten espaziora, gaizki amaitzeko posibilitate handia zela jakin arren -ehuneko berrogeita hamar, gero onartu zutenaren arabera-. Atzerako begirada ugari daude, batez ere astronautaren haurtzaroko nekeak erakustearren, baina nahiago izan dute geroko urteak baztertu, agian zenbait gertakari oraindik ere argitu barik daudelako.

Askotan gertatzen den legez, egun batetik bestera lortutako ospea kudeatzea ez da oso erraza izaten. Gagariren ibilera, haren bidaien antzera, azkarra bezain bizia izan zen. 1968. urtean hil zen, hegazkin istripu batean, beste laguntzaile batekin hegaldi arrunt bat egiten ari zelarik. Istripuaren zergatiak gaur egun ere eztabaidagai dira.

Agian onena, espaziotik bueltan esandako esaldia hautatzea da: «Lurraren inguruan espazio-ontzi batean hegaz egin ondoren, zer ederra den ohartu nintzen. Babestu eta handitu dezagun edertasun hori, ez dezagun suntsi!».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios