https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gabriel Aresti XXXV. Ipuin Lehiaketa abian da

SERGIO EGUÍA

Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren 35. edizioa antolatu du eta euskarazko zein gaztelaniazko kontakizunak aurkezteko epea martxoaren 30era zabalik dago. Lehiaketak 3.500 euroko sari bat eta 1.750na euroko bi accesit banatuko ditu modalitate bakoitzean.

Lehiaketaren bitartez, Bilboko Udaleko Kultura Sailak literatur sorkuntza sustatu eta "euskal hizkuntzak eman duen idazle garrantzitsuenetako baten irudia eta lana" ezagutarazi nahi ditu, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Lehiaketa 18 urtetik gorako edozein nazionalitateko idazleei zabalik dago, baina aurkezten diren lanen jatorrizko hizkuntza Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetako bat izan beharko da, ez baita itzulpenik onartuko. Ipuinen gaia librea izango da, eta jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta beste edozein lehiaketan saririk jaso gabeak izan beharko dira. Gehienez 15 orrialde izango dituzte (Times New Roman edo baliokidean, 12 gorputzean), 1,5 espazioan.

Aurreko edizioetan bezala, modalitate bakoitzak bere epaimahaia izango du, eta literatur munduko pertsona ezagunek osatuko dituzte. Parte hartzaileek martxoaren 30era arteko epea izango dute lanak formatu digitalean aurkezteko, www.bilbao.eus udal webgunearen bitartez.

2017ko edizioan, Amaia Lekunberrik irabazi zuen euskarazko kategoria, "Ezkontza" kontakizunarekin, eta gaztelaniazko ipuinen sailean, garailea Antonio Tocornal izan zen, "Cundi Macundi" kontakizunarekin. Lehiaketak 1.326 jatorrizko lan jaso zituen, haietako 74 euskaraz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos