Borrar
Datozen garaietarako jaki aproposak. E. C.
Gabon usaina Bermeon

Gabon usaina Bermeon

25 postu baino gehiago elkartuko dira Frantziskotarren komentuaren aurreko aldean eta Erreten Lameraren artean

zurekin

Jueves, 8 de diciembre 2022

Bermeoko Udalak abenduaren 11ra bitartean Gabonetan girotutako azoka antolatu du. Azoka honek denetarik izango du: 25 postu baino gehiago, herriari buelta emango dion trena, Erreten Lameran jarriko diren noria eta karrusel ekologikoa, pertsonaia mitologikoak… eta askoz ere gehiago!

25 postu baino gehiago jarriko dira Frantziskotarren komentuaren inguruan. Besteak beste, gazta, pastelak, infusioak, turroiak, txokolateak, eztia, ardo beroa… salduko duten postuak egongo dira, baina baita umeen jolasak, dekoraziorako produktuak edota Gabonetako zuhaitzak salduko dituztenak ere. Esan bezala, umeentzako ekintza ugari egingo dira. Lameratik tren bat aterako da herritik bueltaka ibiliko dena eta Erreten Lameran noria eta karrusel ekologikoa jarriko dira. Azken honek bere funtzionamendurako ez du argindarrik behar. Izan ere, pedalen bidezko sistema bat erabiliko du. Azokak bere ateak 11.00etan irekiko ditu.

«Irailean egin genuen Elkano Feriaren arrakasta ikusita garbi genuen Gabonei begira beste azoka bat antolatu nahi genuela. Hori horrela, abenduko zubian egitea pentsatu dugu, herritik aterako ez diren bermeotarrek disfrutatzeko. Noski, inguruko herrietakoak ere, beti bezala, ongi etorriak izango dira. Janari postuez gain, ardo beroaz disfrutatzeko aukera izango dugu eta, gainera, herriari buelta emango dion trena ere izango dugu, karruselaz eta noriaz gain. Baina azoka honek berezitasun bat izango du: pertsonaia mitologikoak eta postuen artean egongo diren Gabonetako panpinak ikusi ahal izango ditugu. Seguru gaude etxeko txikiek eta nagusiek asko disfrutatuko dutela elkarrekin. Adin tarte ezberdinei bideratutako azoka izango da hau», adierazi du Bermeoko Kultura zinegotzi Alazne Zumetak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Gabon usaina Bermeon