https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

The Fuzillis eta Kurt Baker Combo taldeen kontzertua gaur Gasteizen

Kontzertua Helldoradon izango da 23:00etan

PAUL PICADO

Gaur gauean The Fuzillis eta Kurt Baker Combo taldeen kontzertua izango dugu Helldoradon. Kontzerturako ateak 22.00etan irekiko dira, eta sarreren salneurriak hauek izango dira: bazkideak, 13 €; aldez aurretik ateraz gero, 15 € eta leihatilan, 17 €.

The Fuzillis taldea Londresen sortu zen 2014. urtearen amaieran. Bereziki Dan Martin gitarra-jolearen energia handiarengatik, Thomas Maguire saxo tenorraren purrustadengatik, Wilco van Eijken erritmo basatiengatik eta Frankie Fuzilli baxu-jotzailearen doinu baxuengatik nabarmentzen da. Musika estiloari dagokionez, rock and rolla da nagusi.

Lehen singlea 2016. urtean plazaratu zuten, eta ale kopurua mugatu izan zen. Aurten berriz, lehen bilduma atera dute, hamasei abestirekin, eta horiek dira hain zuzen ere gaur entzungai izango ditugunak.

Bestalde, Kurt Baker Combo taldea, dagoeneko Madrilen kokatuta dagoen Portlandeko taldea dugu. Oraingoan Leongo hiru musikarirekin arituko da. Aurtengo maiatzean hirugarren diskoa plazaratu zuen taldeak, 'Let´s go Wild' izenekoa.

Iaz bira handia egin zuen AEBtik, eta aurreko urtean ateratako lanarekin ia Europa osotik ibili ziren kontzertuak ematen, hala nola Alemanian, Austrian, Norvegian, Suedian, Italian, Britainia Handian, Holandan eta Espainian batik bat. Dagoeneko lau urte igaro dira taldea sortu zenetik eta hiru urte hauetan lau lan atera dituzte.

Esan bezala Helldoradoko ateak 22.00etan irekiko dira, baina kontzertua ordubete beranduago hasiko da: 23.00etan. Sarrerak aldez aurretik erosi nahi izanez gero. VSD dendan edo Interneten egin daiteke.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos