https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Future Logistic & Mobility Lab zentroa abian jarri dute Gasteizen

Future Logistic & Mobility Lab zentroa abian jarri dute Gasteizen
Udala

Helburua nazioartean erreferentea bihurtzea da

PAUL PICADO

Gasteizen Future Logistic & Mobility Lab zentroa abian jartzeko hitzarmena sinatu dute, eta helburua nazioartean erreferentea izatea da. Horrela, 150.000 euro inbertituko dituzte laborategi bizi eta berrikuntza kluster gisa arituko den zentroa diseinatzeko.

Berez, pertsonen garraioaren esparruan eta logistikan etorkizuneko mugikortasun-sistemen benetako ingurunean probak egiteko zentroa izatea da xedea. Halaber, tamaina ertaineko hirien artean, mundu mailako abangoardiako leku bat lortzea nahi dute. Izan ere, azterlanaren funtsezko helburuetako bat, enpresak, erakundeak, ikerketa-zentroak eta proiektuak identifikatzea da, sektore publiko eta pribatuen lankidetzaren aldeko ekimen batean bazkide gisa parte har dezaten.

Zentro horretan, logistikaren arloko berrikuntza eta mugikortasuna benetako egoeratan garatu eta probatuko dira. Horretarako, laborategiak dituen ekosistema bat modukoa diseinatuko dute, hitzaldi-aretoak, erakusketa-aretoak eta alde anitzeko proiektuak eta lankidetza berritzaileak ere izanik.

Gasteizen aspaldi ari dira mugikortasun iraunkorraren aldeko jarduerak egiten, eta emaitzak oso positiboak izan dira: esaterako, bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera handitzea lortu dute. Beraz, Gasteizen dauden alderdi positiboetatik abiatuz, hiri laborategi bat gisa bultzatu ahalko da, pertsonen eta salgaien garraioari erantzuten dioten etorkizuneko mugikortasun-sistemak alderatzeko eta sustatzeko benetako ingurune batean.

Proiektu hau, 2025 Estrategiaren barruan dago, eta bost aukera-esparru ezartzen ditu Gasteizen. Horietatik, bi, hiri laborategi honekin lotuta daude: batetik, ongi konektatuta dagoen hiriarena; bestetik, hiri-industriarena eta logistikarena.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos