Borrar
Evaristo Páramos, duela egun gutxi egindako elkarrizketa batean. Igor Martín
No future?

No future?

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 6 de abril 2019, 23:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oso ondo azaltzen zuen Rosa Monterok 'La carne' nobelan: «Barregarria da adinak dakarkigun hondatzeari aurre egiteko zenbat trikimailu, ortopedia eta botika erabiltzen ditugun. Gazteak garenean, munduan zehar ibil gaitezke hortzetako eskuila eta muda banarekin; aldiz, zahartzarora gerturatzen garen heinean, ezin konta ahala gauza sartu behar ditugu maletan». Hausnarketa hori etorri zitzaidan burura 'La Polla Records'-en itzuleraren berri jakin nuenean. Gazteak izateari utzi zioten orain dela asko musikari horiek, baita bere publiko gehiengoa ere. Ez dakit zenbat trikimailu izango duten Evaristok eta bere kideek kamerinoan, baina ni neu joango banintz, lentillak eta lentillen likidoa, Rinomar pote bat, begi-zuloak disimulatzeko makillajea eta abar eraman beharko nituzke. Ez da gauza handirik, hala eta guztiz ere; kolesterolerako pilulak, belarrietarako tapoiak, barne-zolak zapatetan eta abar eramango dituzte beste askok. Nork bere 'back stage'-a du.

1970ko hamarkadaren erdian zabaldu zen punka. Melodia sinple, baina dezibelio ugariko abesti horiek sistemaren kontra zihoazen. Morala eta tradizioari enbarazu egin nahi zieten punkek eta, egia esan, batzuek lortu zuten. Koroaren kontra, kontsumo-gizartearen kontra, modaren kontra, erlijioaren kontra abestu zuten. Punka ez zegoen ezeren mende. Ez zuten jaberik, ez zuten erregerik, ez zuten buruzagirik. Nihilismoa ardatz, etorkizunik ez zegoela errepikatzen zioten munduari. Johnny Ramonek, Los Ramones taldearen gitarristak, The Clash-en baxu-jotzaileari hauxe esan zion: «Oso musikari txarrak gara, baina ondo jo arte zain geratzen bagara, zaharregiak izango gara eszenatoki baten gainean egoteko». Arrazoia zuten: ez ziren musikari onak eta zahartzaroa kantoia pasa eta bertan zegoen.

Azkenean, bazegoen etorkizun bat, agian ez perfektua, baina itxaron egin gintuen; eta gauza guztien kontra aritu bada ere, punkak ezin du denboraren kontra joan, mendekotasuna horren semea da, tamalez. Beraz, La Polla-ren jarraitzaileek goza dezatela beren itzuleraz, bigarren txanpa honetaz, 'back stage'ak trikimailuz beterik badituzte ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios