https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Futbolariak eta printzesak' antzezlana, larunbatean, Gasteizko Etxanobe Jauregian

'Futbolariak eta printzesak' antzezlana, larunbatean, Gasteizko Etxanobe Jauregian

Eidabe Ekimen Kulturalak konpainiaren lana 18:00etan hasiko da,

PAUL PICADO

Larunbatean haurrentzako antzezlan bat izango dugu Etxanobe Jauregian, 18:00etan. Euskaraz izango da eta batik bat 7 urtetiko gorako umeentzat zuzenduta dago. Eidabe Ekimen Kulturalak konpainiaren lana da, eta protagonisten helburua libreak izatea da, adierazteko, sentitzeko eta nahi duten moduan bizitzeko aukera izan dezaten, ezarpenik eta etiketa sexistarik gabe.

Eidabe Ekimen Kulturalak konpainia duela 11 urte sortu zen, eta hiru esparrutan batik bat lan egiten du: alde batetik, haur eta gazteen aisialdian; bestetik, antzerki ekoizpenean eta, azkenik, ekitaldien antolaketa eta kudeaketan.

Antzezlan honen protagonistak Odei eta Lur dira, beren eskolako geletatik ihes egiten duten neska-mutilak. Besteen aurrean desberdin sentitzen dira, neska eta mutila izateagatik ezartzen dizkioten arauak ez dituztelako bete nahi. Lurrek Lur izan nahi du, eta Odeik, Odei. Ez dute nahi, besteek, nola jokatu behar duten esatea, ez eta mutila izateagatik futbolera jokatu behar duela, edo neska izateagatik printzesak gustatu behar zaizkiola, ere.

Berez, 8 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteentzat da, topiko sexistak apurtzen ikas dezaten. Eszena laburrak dira, esketx moduak, eta umore handiz, musikaz, dantzaz eta jolasez berdintasunean bizitzea eragozten duten egoerak adierazten dituzte.

Galder Perez da testuaren egilea eta zuzendaria, eta antzezleak Jon Zubiaga eta Olatz Pagalday dira. Argazkiez Illara arduratu eta diseinuaz, Biko Komunikazioa. Gutxi gorabehera 50 minutuko iraupena du antzezlanak. Obra duela hiru urte, 2015. urtean, estreinatu zuten lehen aldiz.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos