Fotokazetaritzari buruzko euskarazko lehen eskuliburua kalean da
Egilea Maria Gorosarri da, EHUko Fotokazetaritza irakaslea
leire larrazabal
Domingo, 13 de noviembre 2022, 20:56
Elkarlana. Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak batera argitaratu dute 'Unibertsitate-mailako fotokazetaritzari buruzko euskarazko lehen eskuliburua'. Egilea Maria Gorosarri Gonzalez EHUko Fotokazetaritza irakaslea eta UEUkidea da. Argitalpenean argazkigintzaren alde praktikoa zein unibertsitate mailako teoria bildu ditu.
Publicidad
Argazkigintzan interesa dutenek argazkiak ateratzeko teknika eta konposizio arauak aurkituko dituzte liburuan, baita irudi artxiboak antolatu eta tratatzeko azalpenak ere, adibide eta guzti. Halaber, argazkiak ateratzeko hainbat baliabide zehazten dira. Fotokazetaritza ikasi nahi dutenek, haren historia eta fotokazetarien lanak ezagutu ahal izango dituzte, ikuspegi europarrari jarraikiz, euskarazko fotokazearitzaren garapena azalduz.
Gainera, fotokazetaritzaren teoria sakontzeko, hausnarketa teorikoen inguruko azken ezbaidak jaso dira, hala nola, 'fotoegia' eta manipulazioa, edo objtektibotasuna eta egiantzekotasuna, fotokazetariek ez ezik, kazetariek ere fotokazetaritzaren oinarriak mendera ditzaten, albisteak haien osotasunean lantzerakoan, ikus-informazioak ere bere eginkizuna egoki bete dezan ziurtatzeko.
Egilearen esanetan, argazkigintza euskaraz azaltzen duen eskulibururik ez dagoelako egin du liburua, eta horregatik, UEUko hizkuntza arduradunekin batera, hizkera teknikoa garatu behar izan du. «Euskaraz hutsunea egon da, baina erdaraz ere (gazteleraz eta frantsesez) horrelakorik ez dago. Unibertsitate mailako eskulibururik ez dago. Era berean, dauden liburu teknikoek ez dute fotokazetaritza argazkigintza artistikotik bereizten», gaineratu du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión