https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Foru Gobernuak lehiaketara aterako du Gasteiz-Miranda eta Gasteiz-Durango lineen kontzesioa

Maiztasunak hobetuko dituzte eta BAT txartela onartuko dute

I.AGOTE

Foru Gobernuak onartu du gaur errepidezko bidaiarigarraioko Gasteiz-Miranda de Ebro eta Gasteiz-Durango lineen kontzesioa batera lehiaketara ateratzea, Arabako Mugikortasun Plan Zuzentzailearen garapenaren esparruan.

Linea berriek garrantzizko hobekuntzak izango dituzte, hala nola maiztasun handiagoa, BAT txartela eta autobus berriak, erosoago eta modernoagoak. Bi linea horien baterako kontzesioak hamar urteko iraunaldia izango du eta diruz lagundua izango da.

Bi linea horien berritzeak zerbitzuaren garrantzizko hobekuntzak ekarriko ditu, hala nola BAT txartela onartzea ordainketa bide moduan, autobus berriak, erosoago eta modernoagoak, WIFIz hornituak, tiketakaldez aurretik saltzeko online sistema, eta maiztasun handiagoa, bai lanegunetan bai asteburuetan. BAT txartela erabiltzen dutenei, gainera, orain baino pixka bat merkeago aterako zaizkie tiketak.

Gasteiz-Miranda lineak egunero zentzu bakoitzean 14bidaiarekin lotuko ditu bi herri horiek ikasturtean zehar, astelehenetik ostiralera, eta egunero zentzu bakoitzean 5/6 bidaiarekin asteburuetan, eta zerbitzua emango die Argantzungo eta Rivabellosako biztanleei: lanegunetan, zentzu bakoitzeko eguneroko14 zerbitzuetatik 9 sartuko dira Rivabellosan, eta 7 Argantzunen. Maiztasun horiek gutxieneko izaera dute, eta hobetu ahal izango dira.

Beste aldetik, Gasteiz-Durango lineak egunero zentzu bakoitzean 10 bidaiarekin lotuko ditu bi herri horiek ikasturteanzehar, astelehenetik ostiralera (ostiraletan 11rekin), eta egunero zentzu bakoitzean 5/6 bidaiarekin, asteburuetan.

Gainera, bitarteko geldialdiak egingo ditu eta horien bidez zerbitzua emango die Legutioko, Lukoko eta Urbinako biztanleei (5 bidaiaegunero zentzu bakoitzean) eta Gojaingo industrialdean lan egiten dutenei.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos