https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatzea onetsi du Urtaranen gobernuak, Gasteizen 2,5 milioi euroko inbertsioa egiteko

SERGIO EGUÍA

Arabako Foru Aldundiarekin hitzarmena sinatzea onetsi Tokiko Gobernu Batzarrak, Gasteizko lurraldean eragina izango duten inbertsioak finantzatzeko. Bigarren urtez, jarraian, 2,5 milioi euroko ekarpen ekonomikoa jasoko du Udalak Foru Aldunditik, erabilera publikoko hainbat azpiegitura eta proiektu estrategiko bultzatzeko.

Aste honetan bertan onetsi du hitzarmena Arabako Foru Aldundiko gobernu-kontseiluak, eta berariazko ekarpenak egingo ditu dagoeneko garatzen ari diren hain azpiegituratarako, hala nola Bost Enparantza proiektuaren barruan Santa Barbara plaza berritzeko. 2,5 milioi horien beste parte bat kirol-ekipamenduak eraberritu eta hobetzeko inbertsioetarako izango da, Gasteiz Antzokia finantzatzeko eta espazio publikoko hainbat azpiegituratarako. Berrikuntza gisa, aurreko urtearen aldean, beste bi inbertsio ere barne hartuko ditu hitzarmenak: Basaldea proiektua —Abetxukuko baratzezaintza ekologikoko mintegiko ureztapen-sistemaren kostuari aurre egiteko— eta handizkako azokak eraberritzea.

Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, euskal erakundeek Gasteizekin duten konpromisoa erakusten du lankidetza-hitzarmen berri honek. «Agintaldi honetan, Eusko Jaurlaritzak ematen duen hiriburutza-kanona bikoiztu egin da, 40 milioi euroko ekarpen ekonomikoa egingo baitu 2020ra bitartean, eta Aldundia bigarren urtez inplikatu da Gasteizekin, inbertsio garrantzitsuen finantzaketan, gasteiztarren bizi-kalitatea hobetzeko, eta biziki eskertu nahi diogu hori», azpimarratu du alkateak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos