https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Foru Aldundiak 400.000 euroko laguntzak eskainiko ditu emakume eta gizonen aldeko proiektuak sustatzeko

Foru Aldundiak 400.000 euroko laguntzak eskainiko ditu emakume eta gizonen aldeko proiektuak sustatzeko
Fotolia

270.000 euro irabazi asmorik gabeko erakundeen ekimenentzat izango dira eta gainontzekoa emakumeen elkarteek egindako proiektuetara bideratu egingo da

ELCORREO.COM

Aurreko asteko manifestazioak eta mobilizazioak oraindik buruan ditugula, Bizkaiko Foru Aldundiak emakume eta gizonen arteko aldea murrizten saiatzeko proiektu berriak martxan jarriko dituela jakinarazi du. Martxoak 8 egunero izateko, jarduera bereziak abian jarri behar dira. Alde horretan garrantzi handia izan dezakete instituzioek. Mugimendu morea geldiezina da eta.

Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duen bezala, 398.000 euro zuzenduko ditu aurten gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko helburua duten proiektuei diru-laguntza emateko. Irabazten duten diru kopuruaren aldearekin amaitzea da horren helbururik garrantzitsuena.

Bizkaiko Foru Aldundiak emandako diru kopuru horretatik, 270.000 euro irabazi asmorik gabeko erakundeen ekimenentzat izango dira. Gainontzeko 128.000 euroak, berriz, emakumeen elkarteek egindako proiektuetara bideratu egingo dira.

Foru Aldundiak emandako datuen arabera, laguntzak lortzeko eskaintzak egiteko epea zabalik egongo da datorren ostiralera arte. Martxoaren 23an itxiko da.

Proiektuak emakumeen ahalduntze indibiduala eta kolektiboa, parte-hartze sozio-politikoa, autonomia eta eskubideak babesteko, emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta errotik kentzeko eta erantzunkidetasuna, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa uztartzea eta genero-estereotipo eta rolen aldaketari buruzkoak izan behar izango dira. Jarduera guzti horiek emakume eta gizonen arteko aldea murriztea dute xede, berdintasuna errealitate bihurtu ahal izateko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos