Borrar
Formula Student Bizkaia taldea.
Formula Student Bizkaia taldea saritu dute berriro Montmelón

Formula Student Bizkaia taldea saritu dute berriro Montmelón

Lehiaketa horretan historiako puntuaziorik onena lortzeaz gain, taldeak 9. postua lortu du motor elektrikoen sailkapen orokorrean eta 8.a azken lasterketan

El Correo

Miércoles, 28 de agosto 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Bizkaia taldeak uztailean Silverstonen lortutako emaitza bikaina errepikatzea lortu du asteburu honetan Bartzelonako zirkuituan, parte hartu duten 10 unibertsitate onenen artean sailkatuz. Zehatzago esanez, bederatzigarren lekua lortu du lehiatu den motor elektrikoaren kategorian.

21 herrialdetatik etorritako unibertsitateetako 86 taldek hartu dute parte Formula Student Spain probaren hamargarren edizioan. Ingalaterrako Silverstone zirkuituan egiten den proba bere generoko beteranoena eta ospetsuena den arren, Espainiako probak azpimarragarrienen artean finkatzea lortu du hamarkada batean.

Etenik barik Silverstonen 2008tik eta Montmelón 2011tik lehiatu den Formula Student Bizkaia taldearentzat, aurtengoa oso partaidetza berezia da, bi probatan 'Top Ten'-aren barruan sailkatzea lortu baitu (10. lekuan Ingalaterrako zirkuituan eta 9.ean Kataluniakoan), bere marka guztiak gaindituz.

Sailkapen orokorrean lortu duen 9. postuaz gain, FSB2019k beste emaitza azpimarragarri batzuk lortu ditu Montmelóko asfaltoaren gainean: 5. postua energia eraginkortasunean, 8. lekua Erresistentzian, 9.a Kostuan, Fabrikazioan eta Jasangarritasunean eta 10.a Diseinuan. Zenbaketa orokorrean, gainera, taldeak orain arte lortutako puntuaziorik onena lortu du Formula Student Spainen izan dituen bederatzi parte hartzeetatik.

Lan berezia Erresistentzian

Montmelón egin ziren proba ugarien artean, FSB2019k oso lan berezia egin du Erresistentzian. Lehiaketa oso tenperatura altuko baldintzetan egin baitzen, eta horrek zailtasunak ekarri zizkien parte hartu zuten ibilgailuei. FSB2019ren kasuan, monoplazak bateriak hozteko sistema berri eta oso lehiakorra erabili zuen, eta bolantean jarri ziren ikasleek etekin handiena atera zieten automoari eta bateriari, gidatzen ari ziren bitartean tenperaturari eustea lortuz.

Formula Student Bizkaia taldea Eskolako 54 ikaslek eta lau irakaslek osatzen dute, eta EHU/UPV ordezkatuz bere generoan mundu osoko unibertsitate mailako proba ospetsuenean parte hartu duen monoplaza karbono zuntzeko kaskobakarreko txasisa duen auto elektrikoa da, 2,5 metro luze eta 1,8 metro zabal dena eta 210 kiloko pisua duena. Orduko 0tik 100 km-ra heltzeko hiru segundo behar ditu, eta potentzia osoan (110 CV) eta puntako abiadurako orduko 110 kilometroko abiaduran 22 kilometroko autonomia du.

Autoa diseinatu eta egiteko 200.000 euroko aurrekontua izan dute eta horretarako Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, AIC-Automotive Intelligence Center, Sener, Batz Group, Ingemat, Tecnalia, Aludium, Alunid, Inarak, Irizar Group, EVE, BEC, Aernnova, FemEder, Gedore, Gestamp, iMedusa, Gurit, lemo, Schaeffler, Vimansa edo Transportes Lakunza eta Ingeniaritza Eskola bera izan dira babesle nagusiak, baita 40 enpresa laguntzaile eta hemengo 15 lanbide eskola ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios