Borrar

600 forma berri gehitu dira Euskaltzaindiaren hiztegira

Guztira, 2020. urtean, 1.319 forma berri jaso ditu Akademiak, eta beste 1.090 moldatu edo osatu dira

Astelehena, 18 urtarrila 2021, 18:04

Comenta

Eguneratu da Euskaltzaindiaren hiztegi digitala. Hemendik aurrera, gaixto, pott, ttentte, ttipi-ttapa, xixtrin… bezalako hitzak onartzen dira. Orotara, 600 forma berri jaso dira aurtengo hiztegian. Horiei gehitu behar zaizkie moldatu diren beste 443 forma, 1.043 hitz berriak osatuz. Ez da zerbait berria beraientzat. Euskaltzaindiak etengabe osatzen eta berrikusten du euskarazko hiztegia, eta egindako lan horren emaitza urtean bitan ezagutarazten da, oraingo kasuan bezala.

Hitz berri hauei gehitzen zaizkie aurreneko seilekoan bildutakoak. Hortaz, 2020. urtean, guztira, 1.319 forma berri jaso ditu Akademiak: 119 sarrera eta 1.200 azpisarrera, eta beste 1.090 sarrera eta azpisarrera moldatu edo osatu dira. «Etengabeko berrikustea eta osatzea ahaztu gabe, definizioak findu eta osatu ditugu, eta adibide asko gehitu edo moldatu ditugu, betiere ulergarritasunaren eta erabilgarritasunaren alde», azaldu du Miriam Urkiak, Euskaltzaindiaren Hiztegiko arduradunak.

Agian, baten batek pentsa lezake azken sei hilabeteotan hiztegiari gehitutako hitz berriak ez direla asko, baina daudenek gaurko beharrei erantzuten diete. «Azken bizpahiru eguneratzeetan egindakoaren bidetik, forma berriekin batera tradizioko forma konplexuak (esapideak eta) hiztegian jasotzen eta, batez ere, bistaratzen saiatu gara», adierazi du Urkiak.

Euskararen mingaina bada indartsua gero. Urtez urte hitz berriak gehitzen dira gure hiztegira, kalera noiz irteteko zain. Norbanakoaren erabakia da non eta zein momentuan hartu egun Euskaltzaindiaren Hiztegia osatzen duten 48.686 formetako bat (39.369 sarrera eta 9.317 azpisarrera) eta 67.312 adierako bat (horietatik 2.329 azpiadierak dira). Bada zabala gero egunerokoan euskararen motorrari tiraka dabilen hiztegia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 600 forma berri gehitu dira Euskaltzaindiaren hiztegira

600 forma berri gehitu dira Euskaltzaindiaren hiztegira