https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Forgesen matxismoaren kontrako binetak, Metroan erakusgai

Gaurtik aurrera erakutsiko diren bineta hauek 2014ko urrian erakusgai egon ziren panelak hartu dituzte barne./E.C.
Gaurtik aurrera erakutsiko diren bineta hauek 2014ko urrian erakusgai egon ziren panelak hartu dituzte barne. / E.C.

Gaurtik aurrera 13 panelez osatutako erakusketa bat egongo da Abando, Moyua eta Santimami/San Mamés geltokietan

ELCORREO.COM

Bi aste igaro dira Antonio Fraguas, Forges, umorista grafikoa hil zenetik eta gaur, Martxoaren 8arekin eta, beraz, Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz, Metro Bilbao eta JA! Elkarteak bat egin dute eta bere binetak berreskuratu dituzte, metropoli trenaren instalazioetan erakusgai jartzeko.

Forgesek bineta batzuren bidez matxismoaren salaketa egin zuen eta gaurtik aurrera 13 panelez osatutako erakusketa bat egongo da Abando, Moyua eta Santimami/San Mamés geltokietan, 'Metroz metro, matxismo va de retro' izenburupean. Helburua da bizkaitarrek bere lanaren zati interesgarri bat ezagutzea.

Bineta hauek 2014ko urrian erakusgai egon ziren panelak hartu dituzte barne. Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Metro Bilbaok aukera eman nahi izan die bezeroei artista bikain honen lanaz berriz gozatzeko. Orduko hartan Forges Bilbora etorri zen 'Ja! Bilbao' jaialdian parte hartzeko eta Abandoko erakusketa inauguratu zuen.

Metroak bereziki oroitu nahi izan du egun hori eta Forges bera Metro Bilbaoren ohorezko liburua sinatzen ari zen unean egindako argazki bat ere gehitu du erakusketan.

Orduan Forgesek onartu zuen erraza dela matxismoa ikuspegi umoristikoaren bidez lantzea, «oso logikoa eta zentzuzkoa baita, ezin da beste inondik hartu». Gogoratu zuen, umorez, «duela urte batzuk, matxistek beren matxistadak egiten zituztenean, sudurra urdin jartzen zitzaiela». Eta gizonei gomendatu zien goizetan ispiluan begiratzeko, «batzuek beste batzuek baino urdinago izango dugu eta sudurra».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos