Fotolia

First Lego League Euskadiko finalak 400 ikasle bilduko ditu maiatzaren 8an

Deustu, Donostia eta Mondragon Unibertsitatea izango dira egoitzak eta, aurreko edizioetan ez bezala, ez da publikorik izango

NAHIKARI CAYADO

Miércoles, 28 de abril 2021, 23:41

Euskal Herriko 6 eta 16 urte bitarteko 400 ikaslek parte hartuko dute datorren maiatzaren 8an First Lego League Euskadiko finalean, zientzia eta teknologia gazteei modu dibertigarrian eta erronka tematiko baten bidez hurbiltzen dien hezkuntza programan. Erronka hori bera da munduko herrialde guztietan, eta aurten «jokoa eta kirola berrasmatzea» proposatzen du, «gizarte aktiboagoa lortzeko».

Publicidad

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Deustuko Unibertsitatearekin, Donostiako Sustapenarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera antolatu du programa, guztiak bertako bazkideak izanik.

Antolatzaileen esanetan, Euskadiko First Lego League finala «berritzailea eta segurua» izango da. Ikasleak Deustura, Donostiara eta Arrasatera joango dira eta 15 talde egongo dira hiru egoitzetako bakoitzean. Baina, aurreko edizioetan ez bezala, ez da ikuslerik egongo. Lau talde pasako dira orduro egoitza bakoitzetik. Horrela, burbuila-taldeak mantenduko dira eta ikastetxe ezberdinetako ikasleen arteko kontaktua saihestuko da.

Hilabete batzuetako prestaketen ondoren, taldeek epaimahai baten aurrean defendatu beharko dituzte txapelketaren hiru arloak, ondorengo hauek direnak: proiektuak erronka tematikoari erantzuten ote dion, eraiki behar izan duten Lego Mindstorms robotaren diseinua eta programazioa eta txapelketaren balioak barneratu ote dituzten.

Beste alde batetik, formatu «berritzaile» horrek Twitch plataforman dagoen 'FLLEuskadi' kanalaren bidez emango den programa bat izango du. Emanaldi horretan, First Lego League Euskadiren denboraldiaren berri emango da, eta, gainera, hiru egoitzekin konektatuko da talde irabazleak zein diren iragartzeko.

Egoitza bakoitzean zazpi talde sarituko dira eta horietako bik First Lego Leagueko Espainiako finalerako plaza lortuko dute. Horrela, sei euskal taldek parte hartuko dute ekainean modu birtualean egingo den Estatuko finalean. Talde onenek, era berean, First Lego League nazioarteko finaletarako sarbidea izango dute.

Publicidad

Erronka bat: jokoa eta kirola birdiseinatzea

Hezkuntza-programaren nazioarteko erakundeak urtero erronka tematiko bat proposatzen du, munduko ikasle guztientzat berdina izaten dena. Aurtengoan RePLAY da. Zertan datzan jakin nahi? Bada, taldeek jokatzeko, kirola egiteko eta mugitzeko modua birdefinitu beharko dute, jarduera fisikoa sustatzeko eta aktiboago egoteko. Gainera, erronkak pandemiaren ondoriozko alderdi bat ere badu, sedentarismo-arazoei erantzuteko aukera ematen baitu.

Leire Bilbaok, Innobasqueko zuzendari nagusiak, nabarmendu duenez, «First Lego League Euskadi erreferentziazko STEAM hezkuntza-programa bat da». Hau da, azaldu duenez, «Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen Hezkuntza Estrategiaren parte da, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako bokazio goiztiarrak bultzatzeko, arteekin eta humanitateekin lotuta».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad