Finantza-ikertzaile ospetsua den Nassim Talebek Bitcoinak ez duela ezer balio ziurtatu du
Monetaren inflazioak bitcoinaren erabateko porrota estali du, haren esanetan
Ander Retolaza
Ostirala, 25 ekaina 2021, 21:13
Denon ahotan darabilen gaiak ez ditu adina kritikari maitaleekin alderatuta. Hala eta guztiz ere, moneta birtualak kritikatzeko hautua egiten dutenek irmotasunez egin ohi dute. Azkena, nazioarte mailan izen ona duen Nassim Taleb finantza-ikertzailea eta saiakeragilea izan da. 'Cisne Negro' saiakera ospetsuaren egileak bitcoinaren aurkako kritikak gogortu ditu, oraingoan kriptomonetak ez duela ezer balio eta blockchain teknologia erabilgarria den frogarik ez dagoela esanez.
'Bitcoin, Dibisak eta Burbuilak' izeneko sei orrialdeko azterketa labur batean, adituak kriptodibisaren aurkako lau argudio garrantzitsu aurkeztu ditu.
Lehenik eta behin, azken hilabeteetako euforia izan arren, bitcoinak «gobernurik gabeko monetaren» kontzeptua ez duela asetzen argitu du. Izan ere, bitcoinak txanpon bat ere ez dela frogatu du. «Txanpon bihurtzeko orduan bitcoinak izan duen erabateko porrota maskaratuta geratu da moneta balioaren inflazioaren ondorioz, eta etekinak (paperezkoak) sortu ditu eztabaida piztu baino lehen», azaldu du. Hau da, haren erabilgarritasuna benetan ezkutatu duen faktorea izan da jaso dituen prezio altuak. Era berean, Taleben ustez, bitcoina ezin da epe laburrerako edo luzerako balio-gordailua izan. Horretarako, urrearen eta bitcoinaren arteko justaposizio ospetsua erabili zuen bere puntua ilustratzeko.
«Urreak eta beste metal preziatu batzuek ez dute mantentze-lanik behar, ez dira degradatzen etorkizun historiko batean», azaldu du. «Kriptomonetak etengabeko interesak behar dituzte izan beregain», gaineratu du. Beti behar dela banakoen inbertsioa alegia.
Ikerlanaren azken bi puntuek diotenez, bitcoina ez da inflazioaren adierazgarri fidagarria, zenbait analistaren iritziaren kontra, eta ez da inbertsioetarako babesleku segurua ere. Bere dokumentuan, bitcoinaren oinarrian dagoen blockchain teknologia sistemaren benetako erabilgarritasunik eza ere kritikatzen du Talebek. Izatez, moneta birtualaren transakzioak gauzatzeko modu moderno bat dela soilik argudiatzen du.