

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
leire larrazabal
Jueves, 17 de noviembre 2022, 12:46
Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalaurrekoaren lehen itzuliak iragan larunbatean izan zuen azken saioa. Beraz, orain, bigarren itzuliari ekin behar die bertsolariek. Larunbatean, txanpa berriari hasiera emateko, oholtzara igoko diren lehen sei protagonistak hauexek izango dira: Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita. Zita Amurrion izango da, 17.00etatik aurrera.
Fase honetan egin beharreko lanak aldatu egingo zaizkie bertsolariei. Hau da, binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian; binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian; ganberako lana (banaka, lehen puntua emanda, bi bertso zortziko txikian), eta gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Amurrioko hitzorduaren ondoren, beste bi finalaurreko geratuko dira: Baionan jokatuko da bat azaroaren 26an eta Bilbon bestea abenduaren 3an. Lehen itzulian lortutako puntuak eta bigarren itzulian lortutakoak metatu egingo dira finalerako sailkapenerako. Horrela, bi itzulitan puntu gehien biltzen dituzten zazpi bertsolariek kantatuko dute abenduaren 18an jokatuko den finalean Maialen Lujanbio txapeldunarekin batera.
Bertaratzerik ez daukatenek, finalaurreko guztiak zuzenean jarraitzeko aukera egongo da bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan eta ETB4 katean. Horrez gain, txapelketako hedabide laguntzaileek ere jarraituko dute saioa, astero bezala. Igandean bertsoaldien bilduma argitaratuko da bertsoa.eus atarian, eta 'Hitzetik hortzera' telebista saioa ere eskainiko da, 15.00etan, ETB1en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.