https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

49 film aurkeztu dituzte Lekeitioko 41. Euskal Zine Bileraren lehiaketara

Aurreko edizio bateko irudia./
Aurreko edizio bateko irudia.

Ekimena datorren urriaren 6tik 12ra bitarte ospatuko da

EL CORREO

Urtero gertatzen den bezala, aurten ere Lekeitioko Zine Bilera ospatuko da, eta 49 izan dira lehiaketara aurkeztu eta jarritako oinarriak bete dituzten filmak, antolatzaileek aditzera eman dutenez. Datorren urriaren 6tik 12ra bitarte egingo dute zehazki Lekeition 41. Euskal Zine Bilera. Hain zuzen, iaz 40 urte bete zituela-eta, «aurrera pausuak emateko bideak jorratzen hasi», eta horren emaitza da, besteak beste, «aurtengo Euskal Zine Bilerako lehiaketan parte hartzeko oinarrien arautegi berria», azaldu dute antolatzaileek.

Hortaz aparte, honela diote lehiaketaren arduradunek beren webgunean: «Gaur egun ikus-entzunezko munduaren eta bertan egiten diren zinemaldi nahiz lehiaketen beharretara egokitu garen ustearekin parte hartzera animatu nahi zaituztegu Euskal Herriaren testuinguruan eta euskaraz lan egiten duzuen sortzaile, artista eta zinegileoi».

Lehiaketan hautatuak izate hutsagatik film labur bakoitzaren egileak edo egileek 200 euro jasoko dituzte eta taldeka egindako lanen egileek zenbateko berbera jasoko dute. Film onena saritzen duen Urrezko Antzarrarekin batera, 1.900 euro jasoko dituzte irabazleek. Zuzendaritza eta Gidoi onenaren Zilarrezko Antzarrak, berriz, 1.600na euroko sari bana jasoko dute. Ikusleen saria, azkenik, 750 eurokoa izango da, Zilarrezko Antzarrarekin batera.

Euskal Zine Bileraren oinarriak

Parte hartzea
Edozein film egilek har lezake parte Euskal Zine Bileran (EZB).
Lanak
-EZB denez gero, euskara izango da bilerara aurkezten diren lanetan erabiliko den hizkuntza, filmean elkarrizketak edo off ahotsa erabiltzen badira. Euskara ez den beste hizkuntzaren bat erabiltzen bada, azpitituluak jarriko dira euskaraz eta azpititulu hauek irudira txertatuta joango dira. - Lanek gehienez 30 minutu izango dute. -Edozein genero edo tratamendu zinematografiko lantzen dituzten filmak aurkeztu ahalko dira. Aukeraketaz kanpo geratuko dira bideoklipak, iragarkiak, spotak eta bideo korporatiboak. -Ez dira onartuko aurreko urteetako edizioetara aurkezturiko lanak ezta 2017ko urria baino lehen egindakoak. -Ez dira onartuko arraza, sinesmen, etnia, adin, erlijio, sexu, genero identitate, sexu orientazio, itxura fisiko edo pertsonen gaitasunak iraintzen, gutxiesten edo jasartzen dituzten lanak. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek ez dituzte bere egiten film laburretan egiten diren adierazpenak, erabilitako irudiak edota isuritako iritziak. Beraz, ez dute horien gaineko inolako erantzukizunik.
Izen ematea
- Pelikulak online aurkeztuko dira. -Pelikula youtube edo vimeo kanaletara igo eta pasahitz bidez gorde ostean, Euskal Zine Bilerako webgunean, izen-emate orriarekin bat jarriko dira linka eta pasahitza, pelikularen fotograma bat eta egilearen datu pertsonalak. -Lanak aurkezteko azken eguna 2018ko abuztuaren 3a izango da. -Aurkeztutako lanen aukeraketa Aukeraketa Batzordeak egingo du.
Aukeraketa
-Egileei aukeraketaren berri eman ostean, beraien pelikulak mp4 edo mov HD formatoetan bidali beharko dituzte lehiaketan parte hartzeko. -Egileak dira aurkezturiko lanen eskubideen jabeak. Hala ere, lana aurkeztearekin bat egileek baimena ematen diote EZBko antolatzaileei filmen zatiak zinemaldiaren promozioan erabiltzeko. Promozio-lan hori egiteko edozein bitarteko erabil daiteke (internet, argazkiak,…).
Sariak
Goian daude zehaztuta.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos