Borrar
BILBAOARTE
Fernando Renes espainiar artistak azulejoekin egindako mosaiko batekin estali ditu BilboArteko erakusketako aretoko hormak

Fernando Renes espainiar artistak azulejoekin egindako mosaiko batekin estali ditu BilboArteko erakusketako aretoko hormak

Mosaiko honek 42 metro luzera eta 2,7 metro altuera aurkezten du

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 30 de agosto 2019

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Fernando Renes espainiar artistak azulejoekin egindako mosaiko batekin estali ditu BilboArteko erakusketako aretoko hormak. Obra hau irailaren 2tik 20ra egongo da erakusgai bisitarientzat. Harlauz hauetan margotutako irudietan gerra, sexua eta bizipen propioak uztartu ditu.

Burgoseko artistak azulejoa baten baino gehiagotan erabili du bere obretan. Edonola ere, erakusketa honetan irudien kalitatea igo nahi izan du. BilboArteko Urazurrutia aretoko hormak dimentsio ikaragarria aurkezten duen mosaiko batekin estali ditu. Irudi honek 42 metroko luzera eta 2,7 metroko altuera aurkezten du.

Fernando Renesek Bilboko Udalaren ekoizpen artistikoaren zentroan egonaldia burutu zuen 2018. urtean. Hori dela bide, erakusketa berri honetan bertan garatutakoa eman nahi izan du ezagutzera.

Renesek energia negatiboa eta positiboa uztartu ditu harlauzetan, gerra eta sexua esaterako. Gehienbat, tradizioan jarri du arreta Renesek. Bertan irudi zahar eta modernoak nahasten dira: hegazkina eta antzinako zalduna esaterako.

Zeramikak, artearen hasierarara, hau da, antzinarora eramaten du ikuslea. Renesek paperaren gainean marraztu beharrean, azulejuen gainean jorratu izan ditu marrazkiok.

Obra honen helburu nagusia narrazio bat osatzea zen. Renesek esparruaren oinarri fisikoa ere nabarmendu du, lan neketsua izan dela azpimarratuz. Izan ere, Burgoseko artistak banaka sortu du azulejo bakoitza. Egosi gabeko basa zatiak erosi, eta bukaerako emaitza lortu arteko bidea berak egin du, oso-osorik. Bere esanetan lan gogorra izan bada ere, BilboArten egin izan duen egonaldiaren esperientzia ahaztezina izan da.

Fernando Renes Covarrubiasen (Burgos) jaiotako artista da. Arte Ederreko ikasketak burutu zituen Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1996. urtean New Yorkera salto egin eta harrezkero bertan lanean dihardu. Bere obrak nazioarteko hainbat museo eta arte esparrutan egon dira ikusgai: Galería Distrito Cu4tro (Madril), Fish Tank Gallery Brooklyn (New York), Ameriketako Arte Ederretako Museoa (Washington), Portugaleko Liburutegi Nazionala (Lisboa) etab.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios