Trumpen resorta Ekialde Hurbilean, AEBetako presidentearen azken erokeria
Trumpek bi aste eskas daramatza Etxe Zurian, eta egun hauetan esan eta egin dituen erokerien zerrenda dagoeneko lehiatu daiteke bere lehen agintaldikoekin. Oraingoan serio ari zela ohartu zuen arren, zaila zen imajinatzea egunero ekarriko zuela mundua krisian jartzeko ideia berri bat. Etorkinak lehen astean deportatzeko planei ekonomia krisian jar dezakeen gerra komertzial bat gehitu zaie. Hala ere, gauzak oraindik okerrera egin dezake, gero eta gehiago baitira AEBko agintariak emandako promesak, lankidetzan oinarritutako nazioarteko sistemarekin amaitu nahi duela erakusten dutenak.
Kanpainan, Groenlandia erosi, Kanada estatu berri bihurtu eta Suezko kanalaz jabetuko zela agindu zuen. Bada, promesa horiek eskuragarriak dirudite Palestinaren eta Israelen arteko gatazkarako proposamenarekin alderatuta: Gaza oporretara joateko resort handi bat bihutu nahi du. 'Ekialde Ertaineko Erribera' edo antzeko zerbait, hondartzekin, hotelekin, diskotekekin eta tokiko biztanlerik gabe, bi milioi pertsona lekualdatu nahi baititu.
Estatu palestinar bat sortu beharrik gabe Palestinako eta Israelgo gatazkarekin amaitzeko aukera mahai gainean jartzen duen lehen presidente estatubatuarra da Trump (ia herrialde zibilizatu bateko lehen buruzagia). Ideia horrek, zalantzarik gabe, garbiketa etnikoa eta bi milioi pertsona baino gehiagoren desplazamendua ekarriko luke. Baina hainbat urte erresistitzen egon eta gero, Gazako biztanleek nahiago dute kanpin-denda batean bizi suntsitutako etxeen ondoan, beste leku batera joan baino.
Zalantzarik gabe, adierazpen horiekin Netanyahuri hegoak ematea lortu du Trumpek. Ustelkeria kasuek itota eta gerrak ez jarraitzeagatik barne kritikak jaso zituen une batean, Gaza behin betiko desagertzeko aukerak judu ortodoxoenak konkistatu zituen. Hamasek bahitutako israeldarren familiek, aldiz, presidenteari bidalitako gutun zuri honen aurrean gurasoak eta anai-arrebak ez berreskuratzeko arriskua ikusten dute. Baina orain Israeleko presidenteak nahi duena egin dezake inolako ondoriorik gabe, Nazio Batuek erakutsi baitute ez dutela horrelako gatazketan esku hartzeko gaitasunik.
Trumpek ere plan ero honekin bere lehen agintaldiko politikaren kontra egiten du. Duela zortzi urte boterera iritsi zenean, egin zuen kritika nagusietako bat Estatu Batuek Ekialde Hurbilean egindako politika interbentzionistaren aurka izan zen. Izan ere, Irak eta Afganistango tropen murrizketak agindu zituen. Gaza resort bihurtzeko operazioak, ordea, Estatu Batuen hedapen militar handiena suposatuko luke eskualdean, eta ziur aski potentzia ezberdinen arteko gatazka ekarriko luke.
Munduko muturreko eskuindarrei egokitu zitzaien atzo berriro inprobisatzea eta Trumpen plan zentzugabe hau babestea. Voxek ideia txalotu zuen «eskualdeko ongizatea handitzea» dakarrelako. Baina gehien harritzen duena Europar Batasunaren erreakzioa da, Mendebaldeko itsasargi moralaz harro egotera ohituta baitago, eta Estatu Batuen mehatxu txikienaren aurrean nahiago baitu isildu eta arma gehiago erostearen alde egin. Hori guztia muga-zergak saihesteko. Asteazken honetan, «Trumpen adierazpenak aintzat hartzen» dituztela eta bi estatuen konponbidearen alde egiten dutela ziurtatu zuten.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.