Datorren ostegunean Donald Trump eta Xi Jinping aurrez aurre eseriko dira. Bilera hori merkataritza globalaren norabidean inflexio-puntua izan daiteke. Hitzorduaren iragarpen hutsak lasaitu egin ditu merkatuak, gerra komertzialaren eskaladaren beldur bizi baitira. Europa, bitartean, bi erraldoi hauen talkaren erdian harrapatuta dabil eta, beraz, lortzen duten akordioa siderurgia-industriarentzat arnasa izan daiteke edo, alderantziz, azken kolpea.
Publicidad
Gogoratu behar da nola hasi zen gatazka hau. 2018an, Trumpek altzairuari %25eko eta aluminioari %10eko zergak ezarri zizkion Europatik inportatutako produktuei, «segurtasun nazionalaren» aitzakiarekin. Bruselak erantzun zuen Estatu Batuetako produktu enblematikoetan zergak ezarriz. Bidenen etorrerak tentsioa baretu zuen aldi baterako, baina Trump berriz Etxe Zurira itzuli denetik, zigorrak bikoiztu egin dira. Gaur egun, Europako altzairuak %50eko tarifa ordaintzen du AEBetara sartzean.
Ondorioak argiak dira. Europako altzairu-esportazioak nabarmen jaitsi dira. Euskadiko enpresek aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteetara jo dute eta 'Tubos Reunidos'ek, adibidez, Ipar Amerikan zeuzkan lanak eten ditu. Bruselak neurri babesleak aztertu ditu, esaterako, inportatutako altzairuari ezartzen zaion tasa %25etik %50era igotzea, ekoizle europarrak babesteko txinaren produktu 'low cost'en aurrean. Baina sektoreak, lehenbailehen, egonkortasuna behar du.
Trump eta Xiren arteko bilera erabakigarria da, neurri horien azken kaltetua Txina baita. Asiako siderurgia-gaitasun gehiegizkoak merkatu globalak gainezkatu ditu, eta Washington blindatu nahi izan da, aliatuei kalte eginez ere. Xik esportazio subsidiatuak murrizteko edo altzairuari buruzko esparru multilateralean parte hartzeko konpromisoa hartuko balu, Trumpek arrazoi politiko sendoa izango luke arantzelak jaisteko ahul agertu gabe. Europar Batasunarentzat arnasa izango litzateke hori.
Baina ere beste aukera bat dago mahai gainean, bilera mehatxuetan trabatzea. Eszenatoki horretan, Trumpek %100eko zergak ezar litzake produktu txinatarren gainean, eta Pekinek neurri berberak hartuko lituzke. Gerra komertziala areagotu egingo litzateke eta Europak ordainduko luke berriro kaltea, bere defentsak indartzera behartuta. Merkataritza globala are gehiago zatikatuko litzateke blokeetan, mundu osoko kontsumitzaileek eta industriak pairatuko lituzketen kostuekin.
Publicidad
Horregatik, Europak bilera hau ez du ikuskizun gisa bakarrik ikusi behar, bere etorkizun ekonomikoaren parte bezala baizik. Altzairuari ezarritako zergak murriztea ez da sektore enblematiko bat salbatzea soilik, baizik eta beste enpresak arrastratu dezakeen gerra komertziala sahiestea. Beraz, Trump eta Xiren solasaldiak erbakiko du datorren kaosaren neurria.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión