https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Felipe Etxebarria eta Nacho Alarcón kazetariak, EuroBasque 2018 Kazetaritza garaikurraren irabazle

Felipe Etxebarria/EiTB
Felipe Etxebarria / EiTB

Kazetariak 'Brexitaren gatibu' eta 'Europa se hace querer' lanengatik izan dira sarituak

UNAI SARRIUGARTE

Felipe Etxeberria eta Nacho Alarcón kazetariek EuroBasque 2018 Kazetaritza saria jasoko dute datorren maiatzean. Sari hau Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak antolatua izan da. Ekitaldia datorren maiatzaren 8an ospatuko da Gasteizeko Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.

Bi lan izan dira sarituak: batetik, Felipe Etxebarria kazetari euskaldunak idatzitako 'Brexitaren gatibu' izeneko lana, eta, bestetik, Nacho Alarcón kazetari andaluziarrak jorratutako 'Europa se hace querer' artikulua. Lehenengoa EITBko web orrialdean plazaratutakoa, bigarrena, berriz, Grupo Noticias-eko egunkarietan argitaratu zen.

Felipe Etxebarria Informazio Zientzietan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Era berean, Europar Ikasketak burutu zituen bazkide-politika esparruan Deustuko Unibertsitatean. Bere ikasketak Leipzigeko Handelshochschule eta Berlineko Hochschule für Ökonomie eskoletan osatu zituen.

ETBko kazetari moduan, 'Munduan Zehar' izeneko saiorako egin zuen lan. Kazetariak Guatemalan eta Ipar Irlandan gertatutako nondiknorakoen zenbait erreportaje burutu zituen. Ildo beretik, mandatari berezi gisa zenbait lan burutu ditu: Berlingo hiritik, Alemaniako batasunari buruz, eta, Moskutik, Sobiet Batasunaren amaierari buruz. Gainera, hamar urte luzez EITBko korrespontsala izan zen Bruselan (1995-2005), eta CNN telebista katearentzat ere kolaborazioak egin ditu.

EuroBasque 2018 Kazetaritza sariaren beste irabazlea Nacho Alarcón kazetari granadarra dugu, Madrilen kazetaritza ikasitakoa. Era berean, Europa Press agentziaren eta El Economista egunkarien erredakzioetan eman zituen bere lehenengo urratsak. Esperientzia hartu eta gero Bruselara egin zuen salto Aquí Europako erredaktore gisa. Bertan urte batzuk eman eta gero egunkariaren edukien kudeatzaile izendatu zuten. 2017. urteko uda eta 2019. urteko urtarrila bitartean egunkariaren erredaktoreen buru izan zen. Duela bi hilabete eskas El Confidencial egunkariak Bruselako korrespontsal izendatu zuen.