Borrar
FANTeko aurtengo kartela.
FANTen 24. edizioak ia 10.600 ikus-entzule izan ditu, inoizko gehien

FANTen 24. edizioak ia 10.600 ikus-entzule izan ditu, inoizko gehien

FANTek zazpi urte daramatza etengabe hazten, programatutako zine orduei dagokienez zein aretoetara doan ikus-entzule kopuruari dagokionez

elcorreo.com

Martes, 15 de mayo 2018, 23:56

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 10.593 ikus-entzulerekin bukatu du 24. edizioa, hau da, iaz, zinemaldiaren historian orain arteko ikus-entzule gehieneko urtean baino %6 gehiago. Horrela, FANTek zazpi urte daramatza etengabe hazten, programatutako zine orduei dagokienez zein aretoetara doan ikus-entzule kopuruari dagokionez, antolatzaileek nabarmendu dutenez.

Programatutako 50 emanaldi baino gehiagoetatik, aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan zen Sail Ofizialeko Rainer Samet-en 'November' film luzean eta Paul Urkijo Fantrobia 2018 saridunaren 'Errementari' lanaren emanaldi berezian. Horrez gain, Sail Ofizialeko 'The Endless' eta 'Matar a Dios' filmetan eta nazioarteko film laburren saioan, ikus-entzule kopurua areto osoaren %90 ingurukoa izan zen.

Campos Antzokiko inaugurazio ekitaldiak eta lehiaketara aurkeztutako euskal film laburren proiekzioak izan duten «harrera bikaina» ere goraipatu dute antolatzaileek. Horrez gain, 920 pertsona joan ziren Pre-FANT egitarauko emanaldietara, zinemaldiaren aurreko astean, eta 1.520 ikasle hurbildu ziren FANTEskola saioetara.

Halaber, edizio honetan lehen aldiz eman da Ikus-entzuleen Saria, eta Issa López-en, 'Tigers are not Afraid' film luzeak lortu du, aretoan 4,46ko puntuazioa lortuz (5etik). Azkenik, 1.200 pertsona jaso dituen doako sarrerako bigarren aretoak batez besteko okupazio maila ona lortu du, %65era helduz Tobe Hooper eta George A. Romeroren klasikoen emanaldietan. Panorama Fantastikoa Saileko emanaldietara joandako jende kopuruak ere gora egin du aurten, %60 inguruko batez besteko okupazioarekin.

Bestalde, aurten ere, generoaren zaleek zinemagileengana hurbiltzeko eta emanaldiak komentatzeko aukera izan dute, Sail Ofizialean lehiatu diren beren filmak aurkezten izan baitira Issa López, Albert Pintó eta Caye Casas, Justin Benson eta Aaron Moorhead, Karl R. Hearne, Marc Martínez, Maurice Haeems eta Lucio A. Rojas. Horrez gain, Panorama Fantastikoa Saileko egileak ere egon dira, besteak beste, Andrés Goteira, Norberto Ramos edo Marcelo Schapces.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios