https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Familientzako egitaraua, gaur, Chillida Lekun

Heldu batek lagunduta, neska-mutilek aukera izango dute bisita horietan parte hartzeko eta Chillidaren unibertsoa jolasen bidez ezagutzeko./Efe
Heldu batek lagunduta, neska-mutilek aukera izango dute bisita horietan parte hartzeko eta Chillidaren unibertsoa jolasen bidez ezagutzeko. / Efe

Eguerdiko 12:00etako bisita euskaraz izango da, eta arratsaldeko 17:00etakoa, aldiz, gaztelaniaz

EL CORREO

Familiei zuzendutako programazioa antolatu da gaur Chillida Lekun. Museoen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, eta nazioarteko kultura munduan integratzeko asmoz, bereziki familiei zuzendutako programazioa antolatu da egun horretan. Interesdunek aukera izango dute bereziki familiei zuzendutako bisita dinamizatuetan parte hartzeko, eta Eduardo Chillidaren obraren inguruko lantegietara eta musika emanaldi batera joateko ere. Gauzak horrela, bere arduradunek azaldu dutenez, jardueretan «museoaren rol aktiboa» nabarmenduko da, «topagune eta espazio dinamiko bat» dela erakusteko.

Museoaren Hezkuntza Sailak bereziki familiei zuzendutako bi bisita dinamizatu antolatu ditu, eta, heldu batek lagunduta, neska-mutilek aukera izango dute bisita horietan parte hartzeko eta Chillidaren unibertsoa jolasen bidez ezagutzeko ere bai. Bisita berezietarako erreserba postaelektronikoz egin behar da, education@museochillidaleku.com helbidera itzulita.

Eguerdiko 12:00etako bisita euskaraz izango da, eta arratsaldeko 17:00etakoa, aldiz, gaztelaniaz. Bisitak kalitatezkoak izango direla bermatzeko, plazak mugatuak direla jakin behar du irakurleak.

Lantegiak eta musika

Hortaz aparte, museoaren berrinaugurazioaren asteburuan izandako arrakasta ikusita, 'Hutsunearen etxea' arte eta arkitektura eskolak lantegi batzuk eskainiko ditu, eta adin guztietako pertsonek aukera izango dute sormenez aztertzeko Chilidaren obran presente dauden denbora, espazio eta muga kontzeptuak. Lantegiak 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango dira. Gero, antolatzaileek gogorazi dute jardunaldia ixteko, musikak ere lekutxo bat izango duela. Izan ere, 18:00etatik aurrera Lurra Café-ko terrazan DJ emanaldiez gozatuko dute museora bertaratzen diren guztiek.

Azkenik, Chillida Lekuko arduradunek urteko abonamendua dutenei jarduera horietaz gozatzeko aukera dutela gogorarazi diete, eta programazioaren bidez, Chillida Lekuk «eragile kultural aktibo bilakatzeko borondatea» nabarmendu dute. «Eduardo Chillidaren legatua gorde eta mundura zabaltzeko misio nagusiaz haratago joanda, museoa zentro dinamiko bihurtzen da horrela, artearen bidez esperimentatzeko espazio bat, bai eta topaketa eta elkarbizitza ahalbidetzeko topagune bat ere, artistaren filosofia eta pentsamenduarekin bat eginda», azaldu dute. Interesa baldin baduzu ez ezazu pentsa eta erreserba egin. Merezi du.