https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Familia harrerari buruzko informazio hitzaldiak hasi dira berriro Gasteizen

Batik bat haurrak hartu nahi dituztenentzat dauden zuzenduta

PAUL PICADO

Astelehen honetan familia harrerari buruzko informazio hitzaldiak hasiko dira berriro, abuztuan etenda egon ondoren. Hitzaldiak hileko bigarren astelehenetan izaten dira eta urte amaierara arte dira. Horrela, datorren astelehenekoaz gain, urriaren 22an, azaroaren 19an eta abenduaren 17an izango dira gainerakoak.

Hitzaldi guztiak 17.30ean hasten dira, Familia Harreraren Programak Gasteizen dituen lokaletan. Araban haurrak hartu dituzten pertsona guztiek parte har dezakete hitzaldietan, izan ere, harreraren oinarrizko alderdiak azalduko dira. Horrez gain, adingabeen ezaugarri eta bizipenei buruzko informazioa ere emango da, eta bakoitzak harreran duen eginkizuna azalduko da. Edonork parte har dezake eta metodologia dinamikoa izango da.

Berez, neska-mutilei eskaintzen zaien babes-neurria da harrera, gurasoen ondoan ezin dutelako bizi. Horrela, berea ez den familia batean garatzeko aukera ematen zaie. Dena den, gurasoekin harremanetan ere egon daitezke.

Familiak, bikoteak, bakarrik bizi diren pertsonak edo seme-alabarik ez duten pertsona guztiek har ditzakete haurrak. Nahi duenak Familia Harrerari laguntzeko Programarekin harremanetan jar daiteke, bi modutara: alde batetik, 945 77 30 52 telefonora deituz, eta bestetik, acogimiento@araba.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Esan bezala, datorren astelehenean hasiko dira hitzaldiak, 17:30ean, eta ez da izenik eman behar hitzaldi horietara joateko, beraz, haurrak hartu nahi dituen edozein pertsona bertaratu ahal izango da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos