Eskolaz eskola, haur eta gaztetxoekin biltzen den idazle batek kontatu zidan duela gutxi gaurko gizartearen argazki esanguratsua izan daitekeen zerbait. Idazle horrek literaturaz jardun behar du eskola batera doanean, liburu zehatz batez edo, oro har, bizitza kontatzeko moduez. Irakurketa sustatzea du helburu eta, agian, etorkizunean idazle izango den norbaiten ametsa hauspotzea.
Publicidad
Kontatu zidan heltzen dela egun horretan suertatu zaion eskolara, pribatu, publiko, nahiz mantenu erdikoa eta haurrek egiten dioten lehen galdera dela famatua ote den, irrikaz galdetu ere. Zu famatua zara? Galdetzen omen diote liburuaren sinadura eskatu aurretik, begiak distiratsu, fama birus kutsakor bat balitz bezala.
Tira, bai, haurrak dira, azalekoa da errealitateari buruz duten irudia, mugatua guztiz, pentsa dezakete euskal idazle batek sekulako fama lor dezakeela idatzitako liburuen bitartez, futbolari batenaren pareko edo. Ez da hori deigarriena niretzat. Deigarriena da fama helburu bat iruditzen zaiela, famatuak izan nahi dutela, zertan edo zeri esker ez badakite ere.
Nesken kasuan horrek badu alde onik. Esan nahi du ez dutela aurreko belaunaldikoek jaso genuen agindua jaso: ez nabarmendu, esaten zion guraso askok alabari, diskrezioa ondo bizitzeko ezinbesteko baldintza balitz bezala. Emakumeontzat, noski. Ausardia irakasten zitzaien mutilei, diskrezioa neskoi. Ekin, ausartu, mutilentzat, ez nabarmendu, neskentzat, ederregia izatea ere arriskutsua izan zitekeelako.
Mutilei zuzendutako mezua ez da apenas aldatu, neskena, dirudienez, bai. Famatua izatea nabarmentzeko modu bat da. Zentzu horretan, kontrako mezua da neskek jasotzen dutena: nabarmendu zaitez, izan zaitez famatua, unetxo batez besterik ez bada ere.
Publicidad
Famak izan dezake botereren bat, baina benetako boteretsuak ez dira famatuenak izaten.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión