Borrar
Faemino y Cansado arituko dira ekainaren 6an Principal Antzokian

Faemino y Cansado arituko dira ekainaren 6an Principal Antzokian

Emanaldia 20:30ean hasiko da eta gutxi gorabehera ordubete eta erdiko saioa izango da

PAUL PICADO

Jueves, 23 de mayo 2019, 19:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Faemino y Cansado bikote umorista izango da ekainaren 6an Principal Antzokian. Emanaldia 20:30ean hasiko da, eta gutxi gorabehera ordubete eta erdiko saioa izango da. Urte asko daramatzate elkarrekin, baina oraindik umore absurdo eta surrealistari eusten diote. Emanaldia ikusteko sarrerak erosi nahi badira, hemen egin daiteke.

Faemino y Cansado, berez, Angel Javier Pozuelo (Cansado) eta Juan Carlos Arroyo (Faemino) dira, eta Madrilen ezagutu zuten elkar 1980. urtean. Hasiera batean kale-ikuskizunak egiten zituzten eta geroago, tabernetan eta antzokietan aritu ziren. Azkenean, telebistan ere amaitu zuten.

Lehen ikuskizun ofizialak aire zabalean egin zituzten, Madrilgo 'El Retiro' parkean. Laurogeiko hamarkadaren hasieran, iraileko igande batean lau emanaldi egin zituzten goiz batean, dirua biltzeko helburuarekin, izan ere, lagunak txinatar jatetxe batean bazkaltzera gonbidatu nahi zituzten. Arrakasta handia izan zuten, eta harrezkero maiz joaten ziren parke horretara beren ikuskizunak ematera. Garai hartan, Pedro Reyes eta Pablo Carbonell umoristak ere handik ibiltzen ziren.

Geroago, beren ikuskizuna tabernetan ere ematen hasi ziren, eta gero eta ezagunagoak zirenez, antzokietan lan egiten hasi ziren. Telebistari dagokionez, 'Desde Palma Con Amor' saioan hasi ziren, eta geroago haurrentzako 'Cajón Desastre' saioan ere agertu ziren. Azkenean, hamasei programako saio bat egiteko aukera ere izan zuten, 'El orgullo del tercer mundo' izenekoa. Hortik aurrera, noizean behin bestelako programetan ere agertzen ziren, baina telebistaren mundua pixkanaka uzten joan ziren. Harrezkero, antzokira batik bat mugatu dira, nahiz eta aldizka telebistan ere agertu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios