https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Fabrikazio aurreratuaren eta biozientzien lan aukerak erakusteko foroak, Bizkaiko teknologia parkeetan

Zamudioko Teknologia Parkea./
Zamudioko Teknologia Parkea.

Ikasleak puntako enpresa teknologiko hauen instalazioetara sartu ahal izango dira, gaur, Besteak beste: ESS Bilbao, Itelazpi eta Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa, CFAA

EL CORREO

Ikaslan Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkarteak, Hetel Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak , Batxilergoko ikasleei fabrikazio aurreratuaren eta biozientzien lan aukerak erakusteko, LH-Parke III. Foroak antolatu dituzte. Foroak gaur asteartean izango dira eta gazteek aukera izango dute horrela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako parke teknologietako puntako enpresetara bisitak egiteko.

Egitasmoaren arduradunek nabarmendu dutenez, zibersegurtasuna, fabrikazio aurreratua eta biozientziak dira gaur egun hazkunde itxaropen handiena duten sektore ekonomikoetako hiru. Euskal parke teknologikoak hiru arlo horietan espezializatu dira pixkanaka, eta enpresek etengabe eskatzen dute talentua horietan.

Horrela, profil beharrizan horri erantzun ahal izateko, gaur, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak ateak zabalduko dizkie LH-Parke III. Foroan parte hartuko duten Batxilergoko ikasleei. Azken edizioan deialdiak izan zuen arrakasta errepikatzea espero dute antolatzaileek; iaz 800 ikaslek bertatik bertara ezagutu zituzten Lanbide Heziketak eta euskal parke teknologikoetan jarduera garatzen duten enpresek eskaintzen dizkieten lan aukerak eta garapen profesionala.

Horrela, Bizkaiko Parke Teknologikoa bisitatuko duten ikasleak puntako enpresa teknologiko hauen instalazioetara sartu ahal izango dira, besteak beste: ESS Bilbao, Itelazpi eta Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa, CFAA.

Bestalde, aeronautikako, ingeniaritzako eta biozientzietako sektoreek dute Arabako Parke Teknologikoko enpleguaren %25, %20 eta %12, hurrenez hurren, eta ikasleek aukera izango dute sektore horietan erreferentzia diren enpresa batzuk ezagutzeko, besteak beste, Aernnova, AEG Power Solutions Ibérica, CIC Energigune edo I+Med.

Azkenik, Gipuzkoako Parke Teknologikora joango diren ikasleek biozientzien sektorean lider diren enpresek egiten dituzten ikerketa aitzindariak ezagutu ahal izango dituzte: VIVEBiotech, ILine Microsystems edo BCBL.

Enplegagarritasun handia

Jardunaldia amaitzeko, hiru parkeetan aldi berean egingo den hitzaldi programa bat antolatu dute. Egun lan munduan sartuta dauden LHko ikasle ohiek Lanbide Heziketaren enplegagarritasun handia nabarmenduko dute, %86 inguruko batez besteko tasa baitu, eta ziklo industrialetan ia %100ekoa. Gainera, azalduko dute prestakuntza dualak haien lan aurreikuspenak nola hobetu zituen (batzuetan unibertsitateko titulazioa lortu ondoren ere bai), bai eta aurreikuspen ekonomikoak ere.

LH-Parke Foroa Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen 2017-2020 aldirako Plan Estrategikoan sartuta dago, eta bere helburuen artean dago gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak ahalbidetzea. Hain zuzen ere, sarean txertatutako 530 enpresak dira euskal industria egituraren punta, I+G arloko inbertsio handiari esker (Euskadiko gastu osoaren %42) eta, batez ere, goi mailako titulazioetan nahiz erdi mailakoetan talentua biltzeko gaitasunagatik.

Temas

Euskera