Borrar

'Eztabaidak Literaturarekin' zikloak Fernando eta Luis Marias anaiak elkartuko ditu Bilbon

Anaia bilbotarren sorkuntza ibilbidera 'hurbilketa pertsonalagoa' proposatuko du saioak

elcorreo.com

Lunes, 11 de diciembre 2017, 23:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Eztabaidak literaturarekin' ekimenak Fernando eta Luis Marias anaiak elkartuko ditu gaur, zinemari eta literaturari buruz hitz egiteko. Zikloaren urteko azken saioa 19.30ean hasiko da, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta sarrera librea izango da eserleku guztiak bete arte. Saioa El Correo egunkarian lan egiten duen Iñaki Esteban kazetariak moderatuko du.

Marias anaia bilbotarren sorkuntza ibilbidera 'hurbilketa pertsonalagoa' proposatuko du saioak, «ume eta gazte garaiko zine oroitzapenetara eta irakurketetara, konpartitu zituzten uneetara, espazio komun hura bien ibilbide artistikoetarako lagungarri izan ote zen galdetuz». «Bat zinegintzan aritu da batez ere, eta bestea literaturan, eta bien arteko bat egitea gidoigintzan egon da», adierazi dute antolatzaileek.

Luis Marias Bilbon jaio zen 1962an. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, 1985ean, eta hurrengo urtean Creativideo ekoiztetxea sortu zuen Enrique Urbizu, Joaquin Trincado eta Ana Murugarren kideekin. Ekoiztetxe horrekin ekin zioten lehenengo film luzearen ekoizpenari: 'Tu novia está loca'. Lan horren ondoren, 'Todo por la pasta' eta 'Sálvate si puedes' lanen gidoiak etorri ziren. 1996tik, Luis Marias beste batzuentzat filmak idazten hasi zen, besteak beste, Rafael Monleon, Eva Lesmes, Eduardo Campoy, Mariano Barroso edo Salvador Garciarentzat. 2001ean zuzendari lanetan hasi zen, 'X' thrillerrarekin. Horren ondoren, 'Gernika bajo las bombas' (2012) telebistarako serie laburra eta 'Fuego' (2014) thriller psikologikoa heldu ziren. Telebistako serieetako atal ugari ere idatzi ditu: 'Farmacia de guardia' (1991-1995), 'Turno de oficio' (1997) edota 'Ana y los 7' (2004-2005).

Bestalde, Fernando Marias (Bilbo, 1958) Madrilera joan zen 1975ean, Zinematografia ikastera, eta orduan idatzi zituen telebistarako lehenengo gidoiak. 'La luz prodigiosa' bere lehen eleberria 1990ean atera zuen. Hurrengo urtean Ciudad de Barbastro Saria irabazi zuen, eta horrek idazten jarraitzera animatu zuen. Horrela, literatur sari garrantzitsuenetako batzuk irabazi ditu, besteak beste, Nadal (2001), Ateneo de Sevilla (2005), narratibako Dulce Chacon (2005) eta Haur eta Gazte Literaturako Espainiako Sari Nazionala (2006). Zinerako idatzi dituen gidoien artean 'El segundo nombre' (2001) eta 'La luz prodigiosa' (2002) daude. 2010ean Primavera Saria irabazi zuen 'Todo el amor y casi toda la muerte' eleberriarekin, eta 2015ean Biblioteca Breve saria, 'La isla del padre' lanari esker.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios