Borrar
Lehenengo jardunaldiak 2020an izan ziren KONTSEILUA
Ezagutzaren Unibertsalizazioari buruzko bigarren jardunaldiak antolatu dituzte

Ezagutzaren Unibertsalizazioari buruzko bigarren jardunaldiak antolatu dituzte

Hezkuntza, helduen euskalduntzea eta transmisio-sozializazioa jorratuko dituzte

ZUREKIN

Martes, 18 de octubre 2022

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak azaroaren 10 eta 11n Ezagutzaren Unibertsalizazioari buruzko bigarren jardunaldiak ospatuko ditu Gasteizko San Prudentzio fundazioan, eta 'Jauzirako prest' izena izango dute. Izan ere, antolatzaileen arabera, ezagutzaren unibertsalizazioan jauzia egiteko aukerak daude, eta beraz, jardunaldien bidez horri begirako bideak, aukerak, tresnak eta estrategiak izango dituzten hizpide.

Jardunaldiak doakoak izango dira, baina derrigorrezkoa izango da izena ematea www.kontseilua.eus webgunean, azaroaren 7ra arte. Halaber, jardunaldiei buruzko informazio guztia bertan dago jasota. Kanpoko ekarpenak Euskal Herriko egoera eta esperientziak ardatzak izango badira ere, aurreko edizioetan bezala, oraingoan ere kanpoko bi aditu gonbidatu dira. Batetik, Flandriako Ann De Moor irakaslea, Flandrian hezkuntza-sistemak nederlanderaren berreskurapenari egindako ekarpenaz eta Bruselan hezkuntza-antolamenduaz hitz egiteko. Bestetik, Kataluniako Avel·lí Flors irakasleak gazteengan katalaneran erabilera areagotzeko dituzten erronka berriak partekatuko ditu.

Hezkuntzaren atalari dagokionez, jardunaldietako antolatzaileek argi dute etorkizunean hizkuntza-proiektuek berebiziko garrantzia hartuko dutela hezkuntza-sisteman. Horrexegatik, lehenik eta behin, hizkuntza-proiektu egokien inguruko markoa azalduko du HUHEZIko irakasle Karmele Perezek. Ondoren, Kontseiluak jorratutako Ikasle Euskaldun Eleaniztunak proposamenean oinarritutako hizkuntza-proiektuak aurkeztuko dituzte.

Lehen jardunaldietako ondorioetako bat izan zen aisialdiari arreta handiagoa jartzeaz gain, haur eta gazteen gaitasunetan zein jarreretan eragin handia zuela. Horrela, aurten, aisialdi antolatuak hizkuntzaren gaitasunari eta jarrerari zein ekarpen egiten dien azalduko du HEZTEN erakundeko Maite Asensiok. Ezagutzaren unibertsalizazioa erdiesteko hirugarren bideari dagokionez, AEK eta IKAko ordezkariek lehen jardunaldietan hartutako konpromisoaren emaitzak partekatuko dituzte.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ezagutzaren Unibertsalizazioari buruzko bigarren jardunaldiak antolatu dituzte