Borrar
Xabi Maldabi eskuman, berak sortutako triklatua jotzen E.C.

Ezagutu Triklatua, ordenagailuko teklatu batekin sortutako trikitixa

Xabier Maldabik asteazken honetan aurkeztuko du Landakon dagoen Kabi@ gunean Trikitixa bezela jotzen den baina horrez gain, beste edozein instrumenturen soinua egin dezakeen tresna

NAHIKARI CAYADO

Asteazkena, 7 abendua 2022, 10:11

Comenta

Zer esango zenuke ordenagailuko teklatu bat trikitixa bihur daitekeela esaten badizute? Ez, ez gara jostailu batez ari, eta ezta etorkizuneko asmakuntza batez ere. Triklatua errealitatea da dagoeneko eta Durangoko Azokan aurrez aurre ikusteko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Xabier Maldabi gipuzkoarrak sortu duen proiektua da hori, hasiberriei zein haurrei zuzenduta dagoena batik bat, baina erabilgarria izan daitekeena ere, bere antzera, trikitilari profesionalak direnentzat. Izan ere, asmakuntza horri esker, musikariek ez dute soinean hainbeste kilotako tresna eraman beharko zuzenekoetan. «Triklatua ordenagailu edo smartphone batera konektatzen da eta zapaldutako botoiari dagokion nota jotzen du. Gainera, instrumentu ezberdinen soinua aukeratu daiteke ere, oso praktikoa da», azaldu du sortzaileak.

Asteazken honetan bertan, Durangoko Azokako lehenengo egunean, egingo du Maldabik Triklatuaren aurkezpena Landako gunearen barnean dagoen Kabi@ espazioan (19.00etan). Bertan, trikitixa bezala jotzen den, baina txikitixaren soinuaz gain, beste edozein instrumenturen soinua ere egin dezakeen tresna horren sekretu guztiak azalduko ditu gipuzkoarrak. “Publikoak tresna probatzeko aukera izango du, sortze prozesuaz eta azalpen teknikoetan sakonduko dugu bertan patxadaz..., eta noski, galderaren bat baldin badago ere, argituko dugu”, gaineratu du trikitilariak.

Sortzaileak berak azaltzen duenez, Triklatuaren oinarria ordenagailuan idazteko teklatu bat da (hortik datorkio izena, triki-teklatua), bere teklak aldatuta soinu txiki baten botoien forma eta kokapena izan ditzan. “Hausporik ez duenez, ezker eskuan mekanismo bat du, eskuaz bultzatzean hauspoa ixteko agindua ematen duena (bultza gabe hauspoa ireki). Soinujoleontzat nahiko intuitiboa da, segituan ohitzen zara. Triklatuarekin ikasten hasten denak ere errez egingo luke soinu normalera saltoa”, dio.

Teklatuaren gainean gehitzen dituen botoi eta mekanismoak 3D inpresora batekin egiten ditu, “oso modu sinplean”, dionez. Instrumentuaren neurriei dagokienez, 31 zentimetroko altuera dauka, 12 zentimetroko zabalera eta gutxi gora-behera 6 zentimetroko sakonera. Pisua bestalde, 500 gramo inguruan dabil, ohiko trikitixak baino askoz ere arinagoa izanik. “Ez dut uste Triklatua sortzea kriston ideia denik. Egia esan, uste dut bati baino gehiagori bururatu izan zaiola, teklatua eta trikitixak dauzkan parekotasunengatik. Baina nik dakidala behintzat ez du beste inork sortu eta oso asmakizun ona dela iruditzen zait, oso praktikoa eta erabiltzen erraza delako”, azpimarratu du musikariak.

2023rako, salgai

Oraindik ez dago salgai, baina 2023an bertan publikoki salgai jartzea gustatuko litzaioke. Urte horretan ere patentearen onarpena izatea aurreikusten du. Produktuaren izen komertziala Soinu Txiki IX10 izango da, eta aurreratu duenez, helburua 500 euro inguruan saltzea izango litzateke. “Prezioa ere abantaila bat da hasiberrientzat, batez ere haurrak direnean, ez delako inbertsio hain handia egin beharko trikitixa bat erostearekin alderatuz”, goraipatu du.

Aipatuta abantailak gutxi balira, soinu txiki normal batek dituen 23+12 botoiez gain, beste sei botoi ditu goraldean tonua aldatzeko. “Gainera, beste musika tresna baten soinua ere jarri ahal zaio, oso praktikoa dena”, dio.

Maldabiren esanetan bestalde, momentu honetan “alpha fasean” dago Triklatua, horrek esan nahi du garapena itxuraz amaituta dagoela baina oraindik ondo probatu gabe dagoela. Prototipo batzuk fabrikatu eta lau “alpha-testerri” eskatu die probatu, akatsak bilatu edo hobekuntzak proposatzeko: bere anaia den Ander Malbadiri, Ines Osinagari, Xabi Arakamari eta Manex Torrealdairi. “Beraien ekarpenekin produktua hobetu eta beta fase bat hastea da helburua, salgai jarri aurretik, talde handiago bati triklatu bana eman eta euren ekarpenekin azken produktua fintzeko”, arrazoitu du trikitilariak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ezagutu Triklatua, ordenagailuko teklatu batekin sortutako trikitixa

Ezagutu Triklatua, ordenagailuko teklatu batekin sortutako trikitixa