https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

The Excitements taldearen kontzertua izango da bihar, Gasteizen

The Excitements taldea./Bilboko Kafe Antzokia
The Excitements taldea. / Bilboko Kafe Antzokia

Helldorado zentroan izango da 23:00etatik aurrera

PAUL PICADO

The Excitements talde katalanaren kontzertua izango da bihar Helldoradon, 23:00etan. Zentroko ateak, dena den, 22:00etan irekiko dituzte. Sarreren prezioari dagokionez, bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte; gainerakoek, aldez aurretik erosiz gero, 17 euro, eta gainontzekoek, 20 euro leihatilan.

Gezurra badirudi ere, esan bezala, taldea Kataluniakoa da, eta 2009. urtearen amaieran sortu zen. Gitarra-jolea eta baxu-jotzailea abeslari bat bilatzen ari ziren, eta Internet bidez aurkitu zuten. Brasildik heldu berria zen, eta berak dioen moduan, Bartzelonan jada zegoela, abeslari gisa probatu nahi zuen.

Handik urtebetera, taldea osorik eratu zen, haize-instrumentuak, bateria eta beste gitarra bat gehituz. Azkenean maketa bat grabatu zuten, Internet bidez. Kontua da Penniman Records konpainiako jabeak kasualitatez entzun zuela eta proiektuan parte hartzea erabaki zuela.

Harrezkero hiru lan kaleratu dituzte, eta egiten duten musika rhythm and blues and soul da, baina iragan mendeko musika beltzaren eragina ere badute. Taldearen zuzeneko kontzertuak ikusgarriak dira, eta aukera ezin hobea izango da bere musikaz gozatzeko, agenda beti beterik dutelako. Hain zuzen ere hamabost herrialde baino gehiagotan jo dute eta 200 bolo baino gehiago egin dituzte azken diskoa kaleratu zutenetik.

Azken bira egiten ari ziren bitartean disko bikaina atera dute: 'Breaking The Rule'. Disko honetan erritmo handiko rhythm and soul estiloa darabilte, eta biharko kontzertuan zenbait abesti entzuteko aukera izango da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos