https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Evil Evil Girrrls & The Malvados konpainiaren kontzertua larunbatean, HellDoradon

Evil Evil Girrrls & The Malvados konpainia./HellDorado
Evil Evil Girrrls & The Malvados konpainia. / HellDorado

Konpainia burlesque generoan aitzindaria da Estatuan

PAUL PICADO

Evil Evil Girrrls & The Malvados konpainiaren kontzertua izango da larunbatean, HellDoradon. Burlesque generoan aitzindaria da Espainian, eta antzoki eta aretorik onenetan aritu da. Larunbatean euren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu 23:00etan. Dena den, aretoko ateak 22:00etan irekiko dituzte. Sarrerak erosi nahi izanez gero, Interneten (15,40 euro, kudeaketa-gastuak barne hartuta) edo leihatilan (16 euro) eros daitezke. Bazkideek 12 euro ordainduko dituzte.

Konpainia lau dantzarik eta aktorek, bost musikarik eta abeslari batek osatzen dute, eta bere kontzertuak kolorez, umorez, erotismoz eta rock and rollaz beterik daude. Berez, 30eko, 40ko, 50eko eta 60ko hamarkadetako estetika erabiltzen dute, besteak beste, kabaret, vaudeville eta zuzeneko musika bateratzen dituzte.

Ikuskizuna Eva Guerrerok (Evil Eva ezizenaz ezaguna dena) sortu du, eta zuzentzeaz gain, koreografiaz ere arduratzen da. Dantzan, antzerkian eta irakaskuntzan esperientzia handia duen dantzari profesionala da, eta bera izan zen burlesque estiloa Estatuan sartu zuena. 2004. urtean 'La Luna Descalza' dantza-eskola sortu zuen eta geroago lehen Burlesque taldea sortu zuen, 'El Harem del Infierno' izenekoa.

Konpainiak sei denboraldi daramatza Madrilgo El Sol aretoan ikuskizuna antolatzen, eta Estatu osoko zenbait antzerki eta areto nagusitan hamabi ikuskizun baino gehiago egin zitu. Atzerrian ere ibili da, 2017. urtean Purple Weekend jaialdian parte hartu zuelako. Larunbatean, beraz, ikuskizun bereziaz gozatzeko aukera izango dugu Gasteizen. Ez ezazue pentsa eta anima zaitezte.