https://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Euskotreneko langileek euskarako B2 perfila izan behar dutela exijitu du LABek

Euskotreneko langileek euskarako B2 perfila izan behar dutela exijitu du LABek

Sindikatuak, euskal garraio publikoak datozen oposaketetan hizkuntzaren maila jaisteko asmoa duela salatu du

IZASKUN MOYANO

Polemika handia egon izan da beti euskararen gaitasuna egiaztatzen duten azterketen inguruan. Izan ere, betidanik hitz egin duten herritarrek gainditzeko zailtasun handiak izaten dituzte, eta titulua lortzeko besterik ikasten ez duten euskaldun berriei aise ematen baitiote. Ideia honen harira, tituluok euskaraz mintzatzeko herritar batek duen gaitasuna ez duela neurtzen baieztatu izan da beti. Ondorioz, hizkuntza maila hori eskatu ala ez eskatzearen arteko sokatiran aritu izan da azken urteotan gizartea.

Kasu honetan, Euskotrenek etorkizuneko langileen artean euskarako B2 maila eskatzeari muzin egin diola salatu du LABek. Datozen oposizioko azterketetan euskara maila baxua izatearekin nahiko izango omen da bertan lanean hasteko. Beraz, sindikatuak adierazi duen bezala, “ez gaude prest hizkuntza eskubideekiko beste eraso bat jasateko”. Beraien aburuz oso ideia okerra da euskal garraio publikoan 2018tik aurrera lanean hasiko diren tailerreko teknikari eta gidari zein diruzainek euskararen maila hori behar ez izatea.

LABek gogoratu duen bezala, 2016ko euskararen plana jarraituz, sektore publikoko enpresa orok langileei eskatu beharreko gutxieneko perfila B2 da. Baina lan poltsa berriak egiteko orduan, baldintzak aldatzeko aukera jarri omen du mahai gainean Euskotrenek, eskatzen ari diren maila altuegia omen dela argudiatuta.

2016. urtean burututako lehendabiziko deialdian Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialen inguruko ezagupena eskatzen zuten; bai idatzizkoa eta baita hitz egitekoa ere. Erabaki hau, euskararen normalizazio prozesuan aurrera egiteko hartu zuten. Honela, enpresak euskalduntzea lortuko lukete. Beraz, baldintzok mantendu egin beharko lirateke etorkizuneko kontratazioetan, aurretiaz finkatutako helburuan betetzearen alde.

Sindikatuak berak adierazi duen legez, «Euskotren erreferente izan beharko luke, garraioen sektoreko enpresa publiko gisa», eta erabiltzaile zein langileen artean euskararen erabilera sustatu behar omen du. «Guztiek dute euskaraz hitz egin eta bizitzeko aukera».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos