Borrar
Fotolia
Eusko Jaurlaritzak lau milioi euro zuzenduko ditu osasun ikerketa eta garapenerako egitasmoetara

Eusko Jaurlaritzak lau milioi euro zuzenduko ditu osasun ikerketa eta garapenerako egitasmoetara

Jaurlaritzak ikerketaren alde apustu sendoa egiten jarraituko du

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 2 de mayo 2019, 23:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eusko Jaurlaritzak lau milioi euro bideratuko ditu osasun ikerketa eta gapenerako proiektuetara. Halaxe helarazi zuen pasa den asteartean Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak. Zehatzago esanda, 4.010.000 euro erabiliko dira Osasun Ikerketa eta Berrikuntzarako 2020rako Estrategiaren barruan dagoen deialdirako.

Pertsonen osasuna eta euskal osasun sistemaren produktu, zerbitzu eta prozesu berrien bitartez gizartea eta osasun arreta sustatzea dira diru-laguntza honen helburua. Izan ere, herritarren osasun arreta eta bizi kalitatea hobetzea ezinbestekoa da. Deialdi honek hiru laguntza ildo aurkezten ditu.

Lehenengo ildoak, ikerketa sanitarioa sustatzea izango du helburu. Horretarako ikertalde sanitario berriak sortuko dira, osasun-sistemaren ikerketa-ahalmena bultzatzeko asmoz. Berritasun gisa, ikerketa-proiektu bateratu bat finantzatzeko laguntza-mota berri bat sortu egingo da. Laguntza modalitate berri honek, osasun-ikerketako euskal erakundeen arteko lankidetza sustatuko du.

Bestalde, bigarren ildoak osasun-ikerketa estrategikoa sustatzea bilatuko du. Euskal Autonomia Erkidegoak osasun-arloan dituen gaitasun zientifiko-teknologiko guztiak erabili ahal izateko, baita produktu, prozesu eta zerbitzu berrien garapen teknologikoa babesteko ere. Azken ildoak, berriz, interes bereziko ekintza osagarriak hartuko ditu aintzat, RIS 3 helburuekin bat datozenak.

Eusko Jaurlaritzak ikerketaren alde apustu handia egiten du. Eta aurten pasa den urteko konpromisoari sendo eutsi dio, 2018. urteko deialdiko hornidura parekatuz. Pasa den urteko dealdiak 57 inbertsio eta garapen proiektu finantzatzeko balio izan zuen. 57 proiektu hauetatik 33 osasun zein unibertsitate ikerguneen eta korporazio teknologikoen lankidetzari esker burutu ziren. Era berean, zazpi proiektutan ikertzaileei babesa eman zitzaien.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios